
NÚÑEZ
Aduna.
Sábado, 16 de julio 2022, 00:01
Adunako Aburuza sagardotegiak Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen Sagardo Txapelketa irabazi berri du. Ekainaren bukaeran banatu ziren XXI. Txapelketako sariak, eta guztien artean Aburuzak lortu zuen txapela eta kizkia.
Publicidad
Aldundiaren sagardo txapelketan «bertako sagarrarekin soilik egindako sagardoek bakarrik parte hartu dezakete», azaltzen du Josu Aburuza sagardotegiko arduradunak bere anaia Ibonekin batera. Hemezortzi sagardotegi lehiatu ziren, eta horietatik hamaseik lortu zuten domina. «Urrezko domina hamarrek lortu genuen eta horien artean egindako katan guri eman digute txapela», dio Amaia Ajuria-k. Lehenengo aldia da txapel hau irabazi dutela.
Sagardo guztiak lehenengo Fraisoroko laborategian analizatzen dira, beharrezko baldintzak betetzen dituela ziurtatzeko. Ondoren, sei aditurekin kata egiten da, hiru Fraisorokoak eta beste hiru sagardotegiek beraiek proposatutakoak. Epaimahaiak Aburuzako sagardoaren kalitate analitiko eta organoleptikoak azpimarratu zituen sari banaketan.
Beraiek urteak daramatzate bertako sagarrarekin egindako sagardoaren aldeko apustua egiten. «Badira urteak sagar gutxiago daudenak, baina helburua produkzio osoa bertako sagarrarekin egitea da», dio Josu Aburuzak. Momentuz hiru sagardo merkaturatzen dituzte, bi euskal sagardoaren jatorrizko deitura dutenak. «Irabazle geratu zen sagardoa '' deitura duena da, urre koloreko txapela daramana, eta ehuneko ehun etxeko sagarrondoetako sagarrekin egindakoa», azpimarratzen du eta pozik agertu dira jasotako sariarekin. «Izen handiko txapelketa da, eta egindako lan eta esfortzuaren ordainsaria da», dio Amaia Ajuria-k.
Aburuzak bisita gidatuak eta katak eskaintzen ditu larunbatetan; sagastiak, upeltegia eta sagardoaren prozesua ezagutzeko aukera dago besteak beste, baita sortu berri duten Musker produktua dastatzeko aukera ere. Informazio guztia www.sidrasaburuza.net helbidean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El crimen casi perfecto: la viuda negra sa que decidió matar a su marido en Villalar
El Norte de Castilla
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.