AMAIA NÚÑEZ
ALKIZA.
Domingo, 3 de octubre 2021, 00:07
Memoria oso gauza pertsonala da. Norberak bakarrik daki nola oroitzen duen momentu konkretu bat. Memoria historikoa duela urte gutxi hasi zen erabiltzen gertaera historikoen inguruko oroitzapenen inguruan, eta horren harira bi ikerketa berritan parte hartu du Kepa Fernandez de Larrinoa antropologoak. Bata, gerra zibileko gertaeren inguruan, jada argitaratze bidean dagoena, eta bestea, Nafarroan estatuaren indarkeria bidegabearen ondorioz hildakoak gogoratzen diren egoeratan sortu diren oroitzapenei buruzkoa.
Publicidad
Ia betidanik landu izan du kontzientzia historikoaren arloa Kepa Fernandez de Larrinoak. Lehenengo lanak erritualtasunaren eta kontzientzia historikoaren inguruan egin zituen. Alkizan urte eta erdiz bizi izan zen 80. hamarkada hasieran eta hortik sortu zen 'Dones de lugar' bere lehen liburua, «trantsizio argian» zeuden nekazal inguruneko bizimoduetan oinarrituta. Urte batzuk beranduago, Canadan eta Londresen espezializatu ondoren, Zuberoan osatu zuen doktoretza, nekazal inguruko kultur manifestazioei buruz. «Hori izan zen nire hasiera, ikasketaz eta ikerlari bezala, eta eskoletan transmititu nahi izan dudana», azaltzen du.
Honela, Nafarroako Unibertsitateko Publikoko bere irakasle lana komunitate indigenen garapenaren ikerketarekin uztartu du urte luzetan. Argitalpen gehienen lerro nagusia nekazal garapena da, «estatua mendian» esaldian laburtzen duena. «Tokiko kultura eta produktuak ondare bihurtzea turismoarekin lotuta. Kontrol modu bat da, kanpoko mundu batek egiten duena mendiko gizarteetan», azaltzen du.
Gipuzkoan edota Euskal Herrian ez ezik, nazioarte mailan egin den hausnarketa da eta horren harira hainbat liburutan parte hartu du, azkena Norbegian duela bi urte argitaratu zena, zeinetan erantzuten saiatzen diren 'Posible al da Gizarte Langile ikasketak antolatzea komunitate indigena batean?'. Ekuadorreko Amazoniako bere esperientzian oinarritu zuen bere artikulua, baina badira Norbegiako Sami, Kanadiako indigenak, Estatu batuetakoak, Australiako aborigenak... «indigenak diren pertsonak eta aldi berean unibertsitateko irakasle direnak, gizarte langileak. Komunitate bertako pertsonak, ikasketak dituztenak eta beren komunitateetan lan egiten ari direnak».
Tokiko kulturaren baitan, azken bi ikerketak XX. mendeko gertaera historikoekin erlazionatuak izan dira. Alde batetik, Daniel Rementeriarekin batera idatzi duen Gernikako Bonbardaketaren inguruko oroitzapen garaikidearen ingurukoa. «Gerra Zibileko memoria historikoaren inguruan egiten den kulturaren patrimonializazioa landu nahi izan dugu», argitzen du.
Publicidad
Horretarako hiru gune ikoniko aztertu dituzte: Gernika, Villarealko gudua eman zen Legutioko ingurunea, eta Elgoibarren duela urte gutxi egin zen kolunbario berria. Kepa Fernandez de Larrinoak zuzendutako taldeak urtebetez ikertu zituen kokapen horiek, eta horren atal bat da Daniel Rementeriarekin batera idatzi duen liburuaren oinarria eta argitaratze bidean dagoena. Izan ere, lehengo urteko udarako zegoen aurreikusita, baina pandemiak atzeratu egin die argitalpena.
Bestetik, historian gertuago kokatzen den 'Memoriaren erreminta kulturalak denboran zehar eta estatuko indarkeria bidegabearen ondorioz hildakoak gogoratzen diren egoeratan' izeneko liburua ere bidean du. Urte horietan torturagatik, poliziaren tiroagatik, manifestazioetan izandako polizia-kolpeengatik edo bahiketa anomaloetan hil edo desagertu ziren hainbat pertsona nafarren heriotza bortitzak lantzen ditu. «Ahanzturaren eta oroitzapenaren arteko dialektika hori, batez ere oroitzapena nola antolatzen den pentsatuz» egin dute ikerketa. Kepa Fernandez de Larrinoaren esanetan, «azterketa kronologiko bat egin dugu, berehalako oroitzapenaren lehen unetik, pertsona hil zen unetik bertatik edo hurrengo egunetik, eta gizarte-, erakunde- eta familia-erreakzioa, nola sortzen dituzten erreferenteak, ikonoak, une hori adierazteko edo izozteko».
Publicidad
Bederatzi pertsonen kasuak aztertu dituzte familiak, gizarteak eta erakunde publikoek nola oroitzen dituzten. «Hiru testuinguruak elkarri lotzen zaizkio, elkar gurutzatzen dira, tentsioak eta ondoezak sortzen dira. Edo pozak ere bai, eta izan ere, Nafarroako Gobernuan 2015ean egon zen gobernu aldaketaren ondorioz, biktimekiko jarrera aldatu zuen. Erakundeen aldetik homenaldi bat egin zen, ordura arte errekonozituak ez zeuden biktimei, eta pertsona horientzako pozgarria izan zen», azaltzen du. «Ikerketa memoriaren oreka horri buruzkoa da, nola oroitzen zen, nola oroitu zen, oroitzapenerako zein mekanismo zeuden, orduan erabili zirenak eta orain daudenak. Nola aldatzen den memoria eta nola aldatzen diren memoria-mekanismoak».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.