
Ibarra
Lauburuk bideratuta utzi zuen play-offa joanekoan Otxartaberen aurka irabazitaSecciones
Servicios
Destacamos
Ibarra
Lauburuk bideratuta utzi zuen play-offa joanekoan Otxartaberen aurka irabazitaLauburuk etxeko lanak eginda amaitu zuen igoerako play-offen joaneko jardunaldia Otxartaberen aurka. Lehenengo zatian partida ia itxita eduki zuten, baina bigarrenean bizkaitarrak erreakzionatu eta emaitza ia arriskuan jartzea lortu zuten.
Lehenengo zatian ibartarrek sartu zituzten gol guztiak, lehenengoa bere atean. Hala eta guztiz ere, egoerari buelta eman eta jokoan nagusitu ziren markagailuan abantaila lortuz, eta 1-4ko emaitzarekin iritsi ziren atsedenaldira.
Otxartabek ez zuen amore eman, eta bigarren zatia luzeegi egin zitzaien Mikel Diestroren mutilei. Bigarrena sartu eta minutu gutxira erantzun zuten moratuek bi gol ia jarraian eginez. Partida amaiera bitartean, golekin erantzun zioten elkarri markagailuaren aldaketei. Hala ere, aldeko markagailua begiratu gabe, gogor lan egin nahi dute kanporaketa bereganatzeko, bizkaitarrak aurkari zailak direla jakitun.
Itzulerako partida erabakiorra larunbatean jokatuko dute, 20:15etan Belabietan. Ohiko ordutegitik kanpo jokatuko estatuko hirugarren nazionaleko taldeak ordutegi bateratuan jokatu behar baitu, bere aurkaria, Albardero Rivabellosa, jaitsieran inplikatuta dagoelako.
Zentzu horretan, hirugarren nazionaleko taldeak 3-1 galdu zuen Tolosalaren aurkako derbian. Jokinek eta Alexek zuzentzen duten taldeak partida ona eskaini zuten eta zapore onarekin amaitu zuten jardunaldia; izan ere, jaitsierarako zuzeneko partidetako emaitzak alde izan zituzten eta kategoria horretako lehen urtean maila mantentzea ekarri du.
Kategoriako talde gazteena dute moreek eta klubetik harro daude egin duten denboraldiarekin. «Joko ona eginez eta esperientziak pilatuz etorkizun oparoa izango du, eta, horri esker, talenturik handienetako batzuk lehenengo taldean ikusteko aukera izango da denbora gutxian».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.