Ibarra

II. Mendi Bizikleta Festa ospatuko da larunbat honetan

Bidetxur Mendi elkarteak antolatuta BTT irteerak egingo dira gazte eta helduentzako baita azoka, ginkana eta trial erakustaldia

A. N.

IBARRA.

Miércoles, 18 de septiembre 2024, 20:07

Bigarren urtez Ibarrako Mendi Bizikleta festa antolatu du Bidetxur mendi elkarteak. Larunbat honetan, irailaren 21an, ospatuko dute egun guztian zehar. Goizean BTT irteerak egingo dira. Helduak 9:30ean aterako dira eta hiru orduko ibilbidea egingo dute. Gaztetxoentzako irteera 10:30ean hasiko da, bi orduko iraupenarekin.

Publicidad

Bigarren eskuko azoka

Arratsaldean ekitaldiek jarraipena edukiko dute eta, besteak beste, Bigarren eskuko azoka egingo da San Bartolome plazan. Lehenengo materiala jaso eta sailkatuko dute 15:00etatik 16:30etara eta ondoren, salmenta puntua egongo da 19:00ak arte. Gainera, ginkana antolatuko da 16:00etan eta trial erakustaldia egongo da 17:00etatik aurrera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión

Publicidad