Borrar
Martxel Larraza eta Joseba Olagarai 'Xerka' ekimenaren inguruko hitzaldi batean. XERKA
'Xerka', queer pertsonak protagonista dituen erakusketa, aurkeztuko da ostiral honetan

Ibarra

'Xerka', queer pertsonak protagonista dituen erakusketa, aurkeztuko da ostiral honetan

Joseba Olagarai eta Martxel Larraza egileek hitzaldia eskainiko dute inaugurazio ekitaldian

Amaia Núñez

Ibarra

Miércoles, 12 de marzo 2025, 19:54

Benito Izagirre Kultur etxeak 'Xerka' hitzaldi eta argazkio-erakusketa hartuko ditu. 'Xerka' ekimenak Euskal Herriko landa-eremuko bost persona queerren bizipenak, hausnarketak eta sentsazioak biltzen ditu, herri txikietako LGTBI+ komunitatearen eta 'sexilio' fenomenoaren inguruan. Argazki-erakusketa ostiral honetan, martxoaren 14a, inauguratuko da kultur etxean emango den hitzaldiarekin, 19:30ean.

'Xerka' proiektuaren bidez herrietan bizi diren LGTBI+ pertsonen nortasunak eta bizi-esperientziak ezagutzera eman nahi dituzte Joseba Olagarai eta Martxel Larrazak. Erreferente askotarikoei ikusgarritasuna ematen diote eta mezu positibo bat transmititu nahi dute: euskal landa-eremuan eta euskaraz posible dela queer izatea eta herrian bizitzea.

Argazki-erakusketak bost pertsonen lekukotza eskaintzen du. Iker Itziar, Markel, Dom eta Harrieten errelatoek, bizipen ezberdinak izanik ere, errealitate kolektibo bat erakusten dute. Beraien testigantzen bidez, hainbat arlotan arakatu edo 'xerkatu' dute, besteak beste, haurtzaroan, armairuan, estigman, tradizioan edota diskriminazio-egoeretan. «Komunitate baten parte izateko desira; berezkoa behar lukeen lurrean sustraiak botatzeko gogoa».

Euskal landa-eremuan eta euskaraz bizi diren LGTBI+ pertsonen bizi-esperientziak ezagutzera ematen ditu ekimenak

Argazki-erakusketan paisaiaren eta erretratuaren genero klasikoak uztartu dituzte, hainbat teknika eta estilo fotografiko erabiliz protagonisten eta beraien ingurunearen arteko elkarrizketa poetikoa proposatzeko. «Euskal landa-eremuko sexu-askapenaz edo LGTBI+ gaiez ari garenean, denon eta denontzako borrokaz ari gara. Kulturaz, lengoaiaz eta sinboloz jantzi dugun heinean, ostadarrak kolore adina euskalki ditugu Euskal Herrian; askotariko herriak, aldakorrak, inklusiboak eta, zorionez, gero eta bizigarriagoak!», diote.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Xerka', queer pertsonak protagonista dituen erakusketa, aurkeztuko da ostiral honetan