
Secciones
Servicios
Destacamos
ARANTZAZU BAZTARRIKA
Sábado, 2 de julio 2022, 00:09
Gabiriako Alkain-gain pilotatokian festa itzela egon zen aurreko larunbatean egun guztian zehar: bertsoak, herri bazkaria, trikitilariak, DJ-a eta festarako barra eta guzti. Ospakizuna ez zen izan herritarren festa gogoa zela eta, Balentzategi Eskolan andereño eta zuzendari urte luzez (ia 40 urtez) izan den Ane Miren Aizpuru Murua herritarrak erretiroa hartzea erabaki duelako baizik, eta herriak bere lanagatik merezitako esker ona eman nahi izan zion.
Antolakuntza, inurri lanak eginez eta sekretupean, guraso elkarteak eraman zuen aurrera. Ane Mirenen inguruko jende antanarekin ipini ziren harremanetan: ikasle izandako guztiekin, batzuk dagoeneko guraso lanean hasita; ikasle izandakoen gurasoekin, eta baita Ane Mirenekin batera lanean izandakoekin ere. Horrez gain, familiartekoak konplize moduan errekrutatu zituzten eta kategoria horietan sartzen ez ziren herritar askok ere ez zuten eguna galdu nahi izan, gure andereño Ane Mirenek herritar guztiengan izan duelako eragina.
Eguerdiko 12:30erako pilotatokian herri erdia baino gehiago zegoen isiltasuna mantendu nahian Ane Miren iristerako. Bertaratutako guztiek, Eneritz Gorrotxategiren gidaritzapean, txalo zaparradaz egin zioten ongi-etorria, eta egungo ikasleek frontoiaren erdigunera lagundu zioten. Orduan hasi ziren lehen bertsoak, izan ere egun horretan garbi gelditu zen Gabiriako bertso zaletasuna, ikasleek, ikasle-ohiek, bere anaia Andoni Aizpuruk, eta azkenik Ane Miren berak ere kantatu baitzituzten.
Ane Miren festako erregina bilakatu zen eta berarekin hasi eta amaitutako ikasle, guraso eta irakasleei ere bide-lagun izateagatik eskerrak eman nahi izan zizkien.
Bazkari bikaina izan zen Gabiriako Ostaturen eskutik, une hunkigarri asko egon ziren denen aldetik, urte luzez elkarrekin egon gabeko jendeak elkartzeko abagunea izan zuen, melankolia eta alaitasuna nagusitu zen giroan, eta herriak gustura ospatu zuen herriko alabak bere herriari emandakoa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.