
I. Mendia
Miércoles, 2 de octubre 2024, 13:13
Mitologia, ipuin edo kontu fantastiko sorta ez ezik, errealitatea esplikatzen duten argibideen multzoa da. Bizimodua arautzeko balio ez duenean baizik ez da bilakatzen mitologia kontu edo ipuin fantastiko bilduma, baina, orduan ere, ematen duen informazioa aintzat hartzeko modukoa da. Izan ere, beste azalpenik ezean, gertakari naturalei aurre egiteko nahiz euren buruak lasaitzeko, mitoak herritarrei ingurunea ulertzen lagundu dien lanabesa izan dira mendeetan zehar.
Publicidad
Hala, igande honetan, urriak 6, Jentilbaratza Kultur Elkarteko Maitane Aizpurua 'Marimunduko'-ren eskutik ipuin kontaketa izango da Zegamako Anduetza parketxean. Nahi duen orok eman dezake izena eta proposamenaren erakargarria kontuan izanda bi txanda antolatu dira, lehena 11:00etan eta bigarrena 12:30ean. Bietarako 5 euroko prezioa ordaindu beharko da.
Ataunen Jose Migel Barandiaranek lan handia egin zuen mitologiaren transmisio soka eten ez zedin. Zehazkiro, ahozko tradizioa paperean bilduz altxorra utzi zion herriari eta horri esker, hainbat txoko eta istorio mitologiko ezagutarazten dira urtero Jentilbaratza Kultur Elkartearen eskutik.
Igande honetako ipuin kontaketaz gain beste bi izango dira urri honetan. Lehena urriaren 12an izango da Ataungo Barandiaran Museoan, larunbat arratsaldez beste bi saio eskainiz, 16:30ean eta 18:00etan. Azkena, aldiz, Arantzazun ospatuko da, Gandiaga Topagunean hain zuzen ere, urriaren 20an (igandea) goizeko 11:30ean saio bakarra izanik.
Parketxeak antolatutako ekimen eta jardueretan ohikoa den bezala, aurrez izen ematea beharrezkoa izango da. Kasuan kasu, kontakturako helbide elektroniko zein telefonoak ezberdinak izango dira. Hurrenez hurren 943 80 21 87 / 688 62 36 09 / anduetza@gipuzkoanatura.eus; 943 18 03 35 / 688 895 069 / barandiaran@gipuzkoanatura.eus eta 943 78 28 94 / 699 335 183 / arantzazu@gipuzkoanatura.eus dira harremanetarako bideak, baita informazio osagarria eskatzeko ere.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El crimen casi perfecto: la viuda negra sa que decidió matar a su marido en Villalar
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.