Amaia Núñez
Amezketa
Sábado, 3 de julio 2021, 18:08
Gaztetxoa zela ikasi zuen Jesus Vallejok egurra lantzen. Delineatzailea ogibidez, hamalau urterekin lanean hasi zenetik eguneroko lana zen berarentzat modeloak egitea. Izan ere, garai hartan ez zegoen lan horretan lagunduko zuen erreminta askorik eta eskuz egin behar zen lan guztia. Egurra lanean ezik, afizio bezala ere lantzen du. Paisaia eta eraikinak eramaten ditu koadroetara, baina argizaiolengatik ere bada ezaguna.
Publicidad
Gaztea zela egin zuen bere lehenengo taila: «Tolosako liburu-denda batean erosi nuen Gernikaren lamina. Urte askoan etxean eduki nuen eta gero koinatari oparitu nion gustatu egin zitzaiolako». Amezketara ezkondu zenean ezagutu zituen argizaiolak. Silberio Artola bere aitaginarrebak egindakoak dira gaur egun Amezketako elizan eta hainbat etxeetan daudenetako batzuk.
Bere lanetarako haritz amerikarraren egurra erabiltzen du. «Aroztegi batean erosten ditut taulak, garbi-garbiak. Lotunerik badute ez du ezertarako balio», azaltzen du. Egingo duen lanaren arabera moztu edo elkartzen ditu. «Kutxa bat egiteko, adibidez, behar ditudan xaflak kolarekin elkartzen ditut, sarjentekin. Egun batzuk edukitzen ditut eta gero leundu egin behar dira, lisatzailea pasa eta prest dagoenean marrazten hasten naiz», dio Vallejok.
Hainbeste urteren ondoren marrazkien txantiloi ugari ditu, bai kutxa eta taila ezberdinetarako baita argizaioletarako. Zein egingo duen erabakitzen duenean tamainara moldatzen du, konpasarekin handituz edo txikituz. «Hori guztia prestatu ondoren lanean hasten nahiz, trintxarekin, gubiarekin…», marrazki guztia tailatzen. Irudi guztia atera ondoren, berriro lixatzen du, nahi duen bukaera lortu arte.
Lan guztia eskuz egiten du, «horrela ikasi nuelako» eta horregatik artisautza lanak baloratzen ditu. «Ezin da alderatu nik bezala bizitza guztia tailatzen daraman norbaiten lana, ogibidez ikasi zuelako, edo afizioz ikasi duen batena. Bakoitza bere lanean da ona, ni ezin naiz mekaniko baten lana egiten hasi».
Publicidad
Paisaien koadroetarako tailatu nahi duen irudiaren argazki ugari ateratzen ditu, gero egurrera detaile guztiekin pasatzeko. Honelako koadroetan ditu Arantzazuko basilika, Amezketako San Bartolome eliza, baita Aralarko mendilerroa ere. Bere lanak gainera sari moduan ere eman izan dituzte, Tolosako Abesbatza Lehiaketan eta Joxean Artze idazleari omenaldia egin ziotenean ere bai, argizaiola. Enkarguak hala ere gutxi egin ditu. «Erakusketa baten ondoren batek eta besteek eskaerak egiten zizkidaten, baina oso urduri jartzen nintzen eta ezezko asko eman ditut», argitzen du. «Batzuetan asko oparitu dut».
Lan batekin hasten denean, beti ditu bizpahiru martxan. Kutxak bezalako lan handi bat egitean beste lan txikiagoekin tartekatzen du. «Hilabeteko lana ematen dizun taila bat, adibidez, niretzako asko da beti lan bera egiten egoteko. Hamabost bat egun lan egin ondoren, alde batera uzten dut, argizaiola batekin edo beste gauza batekin hasten naiz, eta pixka bat askatu egiten zara», dio Jesus Vallejok. Argizaiolek adibidez astebete inguruko lana dute.
Publicidad
Urte askotako lanaren emaitza dira noizean behin erakusten dituen argizaiolak eta koadroak. «Egunero tailatu izan dut urte askotan, asteburuetan ezik. Goizeko zortzietan hasi eta bazkalordura arte. Ez dut inoiz utzi, ez zaidalako uztea gustatzen. Bakarkako lana da, isiltasunean, bakarrik… tailerrean lan egiten nuenean horrela ohitu nintzen. Konturatu gabe pasatzen zitzaidan goiza». Tailerreko lanaren ondoren, osteopata bezala lan egin zuen urte luzez, erretiroa hartu duen arte.
Lanak erakustea gustatzen zaio eta horregatik hainbat erakusketa jarri izan ditu, Amezketako Kultur Astean esaterako. «Niri besteen lana ikustea gustatzen zait eta nirea erakustea. Horregatik ez ditut saltzen. Saltzen badut etxe horretakoek bakarrik ikusten dute. Bestela, jende gehiagok ikusten du».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El crimen casi perfecto: la viuda negra sa que decidió matar a su marido en Villalar
El Norte de Castilla
El Diario Montañés
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.