Borrar
San Adrian igarobidean egindako XVI. indusketaren emaitzak ezagutzeko txangoa

San Adrian igarobidean egindako XVI. indusketaren emaitzak ezagutzeko txangoa

«Berreskuratutako aztarnen argitan gaur badakigu neandertalek duela 40.000 urte baino gehiago igarobidea erabili zutela», azaldu dute Anduetza Parketxetik

I. M.

Miércoles, 25 de septiembre 2024, 10:35

Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek, Zegamako Udalarekin elkarlanean, San Adrian igarobidean egindako azken indusketen berri izateko aukera izango da igande honetan, irailak 29, Anduetza Parketxeak antolatutako txangoan. «Berreskuratutako aztarnen argitan gaur badakigu neandertalek duela 40.000 urte baino gehiago igarobidea erabili zutela», azaldu dute. Txangoak ez du zailtasunik, edozein herritarrentzat egokia da.

Gizateriaren Ondare material da San Adrian igarobidea. Neandertalen garaiko azken aurkikuntza arkeologikoak ezagutzera emango dira. Gainera, antzinako hominido horri buruz hitz egingo dugu; ezaugarriak, berezitasunak, ohiturak... baina oraindik asko dago ikertzeko. Eta nola ez, igarobide esanguratsu honetan izan diren biztanleen garai historiko bakoitzaren errepasoa egingo da. Ahaztu gabe igarobide ospetsu eta magiko hau Aizkorri-Aratz natura parkean dagoela.

Euskarazko txango gidatua 10:00etan Aldaolako aparkalekutik abiatuko da; gazteaniazkoa aldiz 12:00etan. Aurreikuspena, hurrenez hurren, 11:30erako eta 13:00erakoamaitzea da. Aldaolako aparkalekua Otzaurtetik (Zegama) 4 kilometrora dago eta autoan irits daiteke bertaraino. Handik Leizarrateko (San Adriango) igarobidera ordu erdi dago oinez. Prezioa sei eurokoa da helduentzat eta lau eurokoa 3 urtetik 12rako adin tartearentzat.

San Adriango igarobidea (Leizarrate) garrantzia historiko handiko lekua da. Gaurdaino han egin diren indusketa arkeologikoek, Erdi Aroan ez ezik, Historiaurrean ere gune garrantzitsua izan zela erakutsi dute. Hain zuzen ere duela 14.000 urteko aztarnak aurkitu dituzte. Ibilaldian zehar Aizkorri-Aratz natura parkeko gune ezagun eta magiko honen historia eta sekretuak azaleratuko dira.

Anduetza Parketxeak antolatutako txango eta ibilaldietan ohikoa den bezala izen ematea beharrezkoa da igande honetakoan ere. Hartarako edo informazio gehiago nahi izanez gero, nahi duen orok 943 80 21 87 edo 688 62 36 09 telefonoetara dei dezake edota mezua idatzi [email protected] helbide elektronikora.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Adrian igarobidean egindako XVI. indusketaren emaitzak ezagutzeko txangoa