AMAIA NÚÑEZ
Martes, 27 de diciembre 2022, 00:09
XXI. edizioa izan du aurten Teodoro Hernandorena Ipuin lehiaketak eta Atxulondo Kultur Etxeko aretoa txikia geratu zen sari banaketarako. Bost kategoriatan banatuta, 204 ipuinek ... parte hartu dute, epaimahaiaren esanetan, «maila altukoak». Oraingoan ere inguruko hainbat herrietako parte hartzaile ugari izan dira.
Publicidad
Horrela, 6 eta 8 urtekoen A mailan, lehenengo saria Zuhara Inzak irabazi zuen 'Natura mundu magikoa' ipuinarekin. Bigarren izan zen Izar Hermidaren 'Belarjaleak lana'. B mailan, 9 eta 11 urte bitartekoetan, lehenengo saria 'Animalia liburuzaleak' ipuinak irabazi zuen, Haritz Hermidarena, bigarren saria 'Mundu salbatzaileak' lanak Maddi Arrastoarena, eta aipamen berezia izan zuen Irati Olasagastiren 'Bidaian' ipuinak. C mailan, 12 eta 13 urteen artean, Ilazki Usandizagak irabazi zuen 'Gaiztoak eta zintzoak' ipuinarekin, bigarren Udane Ruiz 'Teknologia erabiltzeaz damutu zen mutila' lanarekin. D mailan, 14 eta 16 urteko artekoen mailan, Laiene Arteagaren 'Anaiak' ipuinak irabazi zuen eta bigarren izan zen Naroa Asensioren 'Agur, laztana' lana. Azkenik, 17 urtetik gorakoen mailan, Xabier Ariznabarretak irabazi zuen 'Tileggit' ipuinarekin eta bigarren geratu zen Sonia Muxika 'Espero ez dugunean' lanarekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.