Borrar
Jokalariek armarriaren marra beltza duen kamiseta more bat eramango dute.
Amasa-Villabona

Aiztondo Neska Kirol Taldea aurkeztu dute

Bailarako emakume kirolariak biltzen dituen erakundea da, hasiera batean futbolarekin hasiko dena

IMANOL ARRATIBEL

Sábado, 4 de junio 2022, 00:06

Aiztondo Neska Kirol Taldea aurkeztu dute. Aiztondo bailarako emakume kirolariak biltzen ditu; futbolarekin hasi, eta kirol ezberdinetara zabaltzeko asmoa azaldu dute. Billabona Futbol taldeko lehendakaria den Mikel Aranburuk, Danenako lehendakari Josu Sarasolak eta Aiztondo Neska Kirol Taldeko lehendakari Ane Lasak aurkeztu zuten ekimen berria, asteazkenean, Gurea zineman.

Maila ezberdinetako nesken futbol taldeak sortuko ditu Aiztondo Neska Kirol taldeak: benjaminetatik hasi eta alebin, infantil, kadete eta senior maila arte. Orain arte Danenan edo Billabonan ari zirenak, Aiztondon arituko dira aurrerantzean. Ane Lasak azaldu zuenez, «Aiztondo Neska Kirol Taldea sortu da, gure neskei euren kirol ibilbide guztia talde berean egiteko aukera eskaintzeko. Eskertzekoa da Danenak eta Billabona taldeak izan duten jarrera, ez baita erraza norberarenari uko egin eta talde berri bat sortzeko pausoa ematea. Futbolean, oraindik ere badugu zer egina berdintasunaren alde, izan ere, oraindik ere futbolean ari diren gaztetxoen %11 bakarrik dira neskak».

Aduna, Asteasu, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Udalek babestu dute ekimena eta, dagoeneko zabalik dago futbol taldean izena emateko aukera. Ekainaren 12ra arte egongo da zabalik eta helbide honetan egin daiteke: labur.eus/aiztondonkt-izeneman.

Gainera, klubaren armarria aurkeztu zen, Izaro Lizarragak egina. Jokalariek armarriaren marra beltza duen kamiseta more bat eramango dute. Eta taldeak Danena eta Billabona klubetako Elbarrena eta Arratzain futbol zelaiak erabiliko ditu. Hiru kluben artean antolatuko dute zelaien erabilera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aiztondo Neska Kirol Taldea aurkeztu dute

Amasa-Villabona: Aiztondo Neska Kirol Taldea aurkeztu dute