Villabona
Antton Pebet memorialeko eta Herriarteko txapelketako partidak ikusteko aukera gaurSecciones
Servicios
Destacamos
Villabona
Antton Pebet memorialeko eta Herriarteko txapelketako partidak ikusteko aukera gaurAmaia Núñez
AMASA-VILLABONA.
Viernes, 9 de mayo 2025, 19:58
Asteburuan ere hainbat pilota partida ikusteko aukera egongo da herrian bertan. Gaur larunbata, Villabonan Santio Txapelketa - XIII. Antton Pebet memorialari dagozkion bigarren faseko kanporaketa partiduak jokatuko dira Bear Zana pilotalekuan 10:00etatik aurrera. Lehenengo partiduan Olaizola-Ortiz de Urbina bikoak Iturbe-Azpeitia izango dituzte aurkari, segidan Aranbarri-Juaristik Orbegozo-Garciaren aurka jokatuko dute, jarraian Labaka-Labaka eta Perurena-Leonet-en arteko partida izango da, eta azkenik, Olasagasti-Erlek Larunbe eta Garatea izango dituzte aurkari.Gainera, Amasako pilotalekuak Ataria txapelketako partidak hartuko ditu 11:30ean.
Arratsaldean, berriz, infantil mailako partidak jokatuko dira 15:30etan hasita Bear Zana pilotalekuan. Ondoren, herriarteko txapelketako itzulerako kanporaketa jokatuko da Amasa-Villabona eta Amezketaren artean, 18:30ean.
Bihar goizean, beste bi pilota partida jokatuko dira goizeko 11:00etan hasita Behar Zana pilotalekuan. Lehenengo, Udaberri Sariari dagokion eskuz binaka infantilen bigarren mailan, Behar Zanako Elosegi eta Sorarrainek Izurun taldeko Almandoz eta Larrañagaren aurka jokatuko dute; eta jarraian, Gipuzkoako Txapelketaren baitan, eskuz banaka nagusien lehenengo mailan, Behar Zanako Joanes Cestauk Azkoitiko Jon Oteiza izango du aurkari.
Gainera, Behar Zana elkarteko pilotariak bestelako txapelketa ofizial zein pribatuetan ere arituko dira etxetik kanpo. Besteak beste, Gipuzkoako Lau T'erdian banaka neskek zein mutilek, eta binaka ezker paretean mutilak; Euskal Ligan Trinketean eskuz binaka eta banaka, eta xarez; Plaza librean Iparraldeko txapelketan Angelun joko garbian ariko dira infantilak; Gipuzkoako Pasaka txapelketa-Zimiterio sarian; eta Nafarroako EMC finalean.
Udaleku irekiak antolatu ditu Udalak HH2 eta LH6 bitarteko haurrentzat. Aurten uztailaren 1etik 21era izango dira eta bertan begirale lanetan aritzeko lan eskaintza zabaldu du. Interesatuek hilaren 16ra bitartean dute izena emateko epea. Izena emateko derrigorrezkoa da 18 urte edukitzea edo aurten betetzea, eta euskara ondo menperatzea. Gainera, izena emateko NANaren kopia, Curriculum Vitae-a ikasketa ziurtagiriarekin eta aisialdirako begirale edo zuzendari titulua bidali beharko dira [email protected] helbide elektronikora. Informazio gehiagorako [email protected] helbidera idatzi edo 691 366 502 telefonora deitu beharko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.