Borrar
Urgente Siete kilómetros de retenciones en la N-I en Lasarte-Oria, sentido Irun
E.Maiz (Behar Zana) eta Elizegi (Tartaloetxe). ARRATIBEL

Antton Pebeten txapelketaren final erdiak jokatuko dira bihar

Maiz-Elizegi eta Murua-Aizpuru eta Uribe-Iztueta etaIgoa-Arbizu bikoteak finnalean postu bat lortzeko lehiatuko dira

IMANOL ARRATIBEL

Amasa-Villabona.

Jueves, 16 de diciembre 2021, 00:02

IX. Antton Pebeten Oroimenezko txapelketa azken txanpan sartu da eta bihar, final erdiak jokatuko dira 19:00etan hasita, Behar Zanako frontoian. E. Maiz-Elizegik vs Murua-Aizpururen eta Uribe-Iztuetak vs Igoa-Arbizuren jokatuko dute. Pasa den ostiral eta igandean jokatu dira final laurdenak eta maila izugarria izateaz gain pilotalekuaren itxura ere aparta izan da.

Kontutan hartu behar da egin dituen euri jasek ez dutela lagundu jendea etxetik irteteko. Hezetasuna ere ate joka izan dugu aste osoan zehar baina azkenean pilotalekua itxuraz egon dira. Pasa den ostiraleko emaitzak hauxek izan ziren: Murua (Soraluze)-Aizpuru (Tolosa Aurrera) 22 Elizalde (Zugarralde)-Urruzola (Pagazpe) 6. «Lehen partida honetan emaitzak ez du erakusten kantxan izan zen jokoa. Galtzaileek 6 tanto egiteko baina meritu gehiago egin zuten. Halere, Murua bergararra aurrelari onene artean dago egun. Ia dena irabazten ari da eta gainera txispa izugarriarekin, Defentsa ona du, joa eta errematea. Atzean, azken aldian oso ondo dabilen Aipzuru asteasuarra izan zuen. Urruzola asteasuarra ez zen gaizki aritu, jo eta jo gogor aritu ziren baina azken pilotakada hori beti irabazleen eskura iristen zen. Ituren herriko Elizalde asko saiatu zen, erremate eder pare bat ere egin zituen baina ezinezkoa izan zen haientzat», Iñaki Lizaso Behar Zanako antolatzaileetako batek esan zuenez.

Gero, E. Maiz (Behar Zana)-Elizegi (Tartaloetxe) 22 Antso (Zugarralde)-Ibarloza (Markina) 6. «Bigarren partida emaitz aberdina izanagatik bestelakoa izan zen. Maiz Villabonatarrak eta Elizegik uste baina errazago irabazi zuten. Burlatako taldean dabilen Antsok huts asko egin zituen erasoan eta Ibarloza markinarrak pilotakada luzeak jo arren, galdu ere Elizegik baina gehiago egin zuen. Elizegi zaldibiarrak, Zegamako taldetik diharduenak maila goreneko txapelketa ofizial guztiak irabazi ditu aurten. Maizek defentsa txkun baekin eta errematean txokoan batez ere asmatuz final erdietara sailkatu dira».

Igandean, Igoa (Oberena)-Arbizu (Irurtzun) 22 Unai Alberdi (Ilunpe)-Garmendia (Lapke) 16. «Partida oso gogorra izan zen. Ordu eta laurdenetik gora aritu ziren pilotan. Alberdi azpeitiarra Baikorekin debuta egitera doa urtarrilean eta lagun Aspen orain gutxi arte egondako Garmendiarekin jokatu zuen. Erremate bikainak egin zituzten baina txapa hotsa askotan entzun zuten galtzaileek, eta azken txanpan horren ondorioz irabazleek alde egin zieten markagailuan. Arbizu nafarra, azken VIII. Pebet memorialean txapeldun izan zena Maizekin, joko maila onean dagoela erakutsi zuen nahiz eta bezperan partida izateak bere golpe bizian eragina izan. Asperekin debuta egin zorian egon da eta bera edo Gaskue aukeratu behar horretan Gaskue nafarra aukeratu zuten. Iruñeko Oberena taldeko Igoak defentsan lan aparte egin zuen eta etorkizuneko pilotaria izan daitekeela erakutsi zuen. Gero, Uribe (Txukun Lakua)-Iztueta (Tolosa-Aurrera) 22 Senar (Lapke)-Balerdi (Soraluze) 13. «Bigarren partida ere ederra izan zen. Atzean alde batetik Balerdi, munduko txapelduna eta baita Antton Pebet memorialeko VII. edizioan egun Aspeko aurrelari den Salaberria goizuetarrarekin txapeldun izana eta bestetik etorkizuneko atzelaria izan daitekeen Martxel Iztueta Tolosarra. 17 urte besterik ez, jubenil adinekoa den baina egun dauden atzelari onenen artean joka-tzeko gai dena. Bikote ederra osatzen ari dira, batek duen gaztetasun eta freskotasunarekin eta bestearen defentsa eta joko erasokorrarekin. Uribek ezker bolea bikaina du eta tanto asko egin zituen horrela. Iztuetak jo , Balerdiri eutsi eta gutxi galdu zuen. Balerdik partida handia egin zuen ere, pilota gutxi galduz. Azkenik, Senar Lazkaoko taldean dabilenak gantxo eta erremate apartak egin zituen baina ez zuten irabazteko adina egin». Hori horrela, finalak 2022ko urtarrilaren 2an jokatuko dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Antton Pebeten txapelketaren final erdiak jokatuko dira bihar

Antton Pebeten txapelketaren final erdiak jokatuko dira bihar