Amasa-Villabona
Larunbat honetan abiatuko da Santio Txapelketa XIII. Antton Pebet memorialaAmasa-Villabona
Larunbat honetan abiatuko da Santio Txapelketa XIII. Antton Pebet memorialaAmasa-Villabona
Viernes, 2 de mayo 2025, 20:07
Nagusien mailako eskuz binakako pilota txapelketarik garrantzitsuenetakoak edizio berri bati ekingo dio gaur. Behar Zana elkarteak antolatutako Santio Txapelketa - XIII. Antton Pebet memoriala Villabonako jaiak bitartean jokatuko da, azken bi urteen antzera. Oraingo honetan 42 klubetako 124 pilotarik parte hartuko dute, uztailera bitartean 61 partida jokatuz.
Publicidad
Lehenengo faseko kanporaketa partiduak gaur larunbata jokatuko dira Villabonako Bear Zana pilotalekuan. Jaialdia 09:30ean hasiko da eta bost partidu daude aurreikusita. Lehenengoan Iturbe-Azpeitiak Iraola-Alcantararen aurka; segidan Otermi-Zugastik Orbegozo-Garciaren aurka; ondoren, Barbajero-Garatea bikoa Sasian-Olaiz bikotearen aurka; jarraian Usabiaga-Galdosek Iraeta-Iturriozen aurka jokatuko dute; eta, azkenik, Ruiz-Alvarez de Eulate bikoa Aranburu-Saralegiren kontra.
Pilota partiduak ikusteko sarrera doakoa da. Antolakuntzako kideek oraingoan ere zaletuek harmailak betetzea espero dute.
Urtero bezala, maila ezberdinetako pilotariak arituko dira Antton Pebeten oroimenezko lehiaketa honetan. Lehenengo fasean maila ez hain altua edo hain ezagunak ez diren horiek jokatzeko aukera izango dute eta, asteak aurrera doazen ahala, fase bakoitzean fase buruekin aurkituko dira. Final zortzirenetan zain daude iaz finarlerdietan sartu ziren bikoteak. Ekitaldi hau ezinbesteko hitzordu bihurtu da herriko kirol-egutegian, izan ere, amateur mailako izen onenak eta 20 eta 22 urte bitarteko gazte promesak erakartzen ditu urtez urte. Azken edizioen antzera, emakumezkoen txapelketa ere antolatuko da. Hauek uztaila erdialdean ekingo diote lehiaketari.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Importante aviso de la AEMPS a los diabéticos
Las Provincias
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.