
Amasa-Villabona
Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako errekor berria jarri du Eki LizasokSecciones
Servicios
Destacamos
Amasa-Villabona
Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako errekor berria jarri du Eki LizasokDenboraldia aurrera doan heinean, emaitza onak lortzen jarraitzen dute Danok Danena Taldeko pultsulariek. Txapelketetako markarik hoberenen artean kokatzeaz gainera, errekor berriak ere bereganatu dituzte. Eki Lizasok Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako errekor berria ezarri zuen bi denboran 183 kilo altxatuz Zarautzen eta Andres Rubiñosek abiadan, bi denboran eta total olinpikoan Gijonen.
Apirileko lehen bi asteetan Gipuzkoako Absoluto Txapelketa eta Espainiako Master Txapelketan parte hartu zuten. Zarautzen jokatu zen Gipuzkoako Absoluto Txapelketan hamazazpi pultsulari izan ziren eta hamar podio lortu zituzten. Eki Lizaso nabarmendu zen guztien artean, Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiako errekor berria ezarriz bi denborako modalitatean,183 kilo altxatu ondoren.
Era berean, gizonezkoen artean, 65 kiloko kategorian Ekaitz Cortajarenak irabazi zuen eta Jon Kepa Cortajarena izan zen bigarren; 71 kilotan Kristian Labaka txapelduna, Pablo Ucero bigarren, Stalin Cueva hirugarren eta Andres Rubiños laugarren; 79 kilotan Beñat Gonzalez bigarren izan zen; 88 kilotan Gorka Endjilo bigarren; 98 kiloko kategorian gailendu zen Eki Lizaso eta Aitor Tecedor izan zen bigarren; eta 110 kilotan Ion Ander Iriartek irabazi zuen. Gainera, kategoria guztiak kontuan hartuta, podioa osatu zuten: Eki Lizaso izan zen txapelduna, Ekaitz Cortajarena bigarren eta Kristian Labaka hirugarren.
Bestalde, Zarautzen aritu ziren emakumeek ere maila ederra erakutsi zuten. Izarne Markok irabazi zuen 53 kilotan eta kategoria berean Lidia Martón izan zen laugarren eta Andrea Suarez bosgarren. 58 kilotan Amaia Blanco bigarren izan zen eta txapeldun izan ziren Lorena Wepsiec 63 kilotan eta Amaia Mediero 77 kilotan. Kategoria guztietako marka hoberenak kontuan hartuta, Amaia Mediero bigarren izan zen eta Izarne Marko hirugarren.
Gainera, Danok Danenako master kirolariek Gijonen Espainiako Master Txapelketan izan ziren. 35 urtetik gorakoen artean, 55 kiloko kategorian Amaia Blanco izan zen txapelduna. Gizonezkoen artean, berriz, 35 urtetik gorakoen artean, Ekaitz Cortajarenak irabazi zuen 67 kiloko kategorian eta berea izan zen baita kategoriako markarik hoberena; 89 kilotan Gorka Endjilo hirugarren izan zen; eta 102 kilotan Ion Ander Iriartek irabazi zuen. Maila berean, kirol egokituan txapeldun izan zen Aritz Salaberria 73 kiloko kategorian.
45 urtetik gorakoen artean, berriz, Andres Rubiñosek irabazi zuen 67 kiloko kategorian, eta Aitor Tecedor bigarren izan zen 96 kilokoan. Rubiñosek errekor berriak ezarri zituen: 92 kilo abiadan, 106 kilo bi denboran eta 198 total olinpikoan; eta txapelketako bigarren markarik hoberena lortu zuten 45 urtetik gorakoen artean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.