Villabona

Santio jaietako programaren azala aukeratzeko lehiaketa martxan jarri dute

Aiztondo bailaran erroldatuek parte hartu dezakete eta bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango ditu

Amaia Núñez

AMASA-VILLABONA.

Miércoles, 21 de mayo 2025, 20:29

Aurten ere lehiaketa antolatu du Amasa-Villabonako Udalak Santio jaietako programako azala aukeratzeko. Proposamenak bidaltzeko epea irekita dago jada, ekainaren 10a bitartean.

Publicidad

Nahi adina lan aurkeztu ahal izango ditu parte hartzaile bakoitzak, beti ere, diseinu bakoitza indibidualki aurkezten badu, hau da, sobre itxian eta dagozkion datuekin. Lehiaketan Aiztondo bailarako herritarrek parte hartu ahal izango dute. Amasa-Villabona, Zizurkil, Asteasu, Larraul, Alkiza eta Adunan erroldatuak eta 16 urtetik gorakoei zuzenduta dago.

Aurkeztutako lanek erabat originalak izan beharko dute. Norbaitek originala ez den lan bat aurkeztuko balu, ezin izango da lehiaketaren hurrengo edizioetan aurkeztu. Azalaren formatua 21x21 cm-koa izango da, eta edozein teknika erabil daiteke irudia osatzeko. Diseinuak 'Santio Jaiak - Villabona 2025' testua eraman beharko du derrigorrez.

Lanak udaleko herritarren arreta bulegoan aurkeztu behar dira, 08:00etatik 14:00etara. Lanarekin batera, sobre itxi bat aurkeztu beharko da, eta bertan parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa jarri behar dira. Festetako azala aukeratzeko epai-mahaia Santio Jai Batzordea izango da, eta lan irabazleak 500 euroko saria jasoko du.

Santiotako pilota txapelketak

Behar Zana pilota elkarteak herriko jaien inguruan antolatzen dituen txapelketak prest ditu. Horrela, Santio Jaietako txapelketetan izena emateko epea ireki dute, maiatzaren 30era bitartean.

Aurten lau lehiaketa antolatu dituzte: eskuz binaka pilota goxoarekin, paleta goma binaka, frontenis binaka eta emakumeak banaka paletaz.

Publicidad

Caminata de 'La Salbadora'

La Asociación de Jubilados Salbadora ha organizado una caminada por el bidegorri hasta Asteasu para todos los jubilados y pensionistas asociados. La andada será el 7 de junio, con salida prevista para las 9.30 horas desde el Hogar. En Asteasu cada participante recibirá un bocadillo y vino. El plazo para inscribirse finalizará el 3 de junio.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión

Publicidad