

Secciones
Servicios
Destacamos
I. A.
Donostia
Jueves, 1 de mayo 2025, 12:22
Euskadiko Orkestrak antolatzen duen Miramongo Matineeak ganbera musikako zikloak Borodin Ensemble taldearen 'Erromantizismo errusiarra' izenburuko kontzertua eskainiko du larunbatean, goizeko 11.00etan, bere Miramongo egoitzan. Sarrerak 11 euroan daude salgai euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan, eta orkestraren egoitzako leihatilan bertan ere erosi ahal izango dira kontzertuaren egunean, leku librerik geratzen bada.
Zortzi kidek osatzen dute Borodin Ensemble, horietako zazpi Euskadiko Orkestrako partaide direnak: Raquel Cortinas (biolina), Irene Echeveste (biolina), Justyna Janiak-Krymer (biola), Pawel Krymer (biola), Gabriel Mesado (biolontxeloa), Helene Billard-Alirol (flauta) eta Pascal Laffont (oboea). Javier Escrihuela biolontxelistak osatzen du taldea. Sarrerak 11 euroan daude salgai euskadikoorkestra.eus webgunean eta Kursaal Auditoriumeko leihatilan, eta orkestraren egoitzako leihatilan bertan ere erosi ahal izango dira kontzertuaren egunean, leku librerik geratzen bada.
Euskadiko Orkestratik jakinarazi dutenez, Borodin Ensembleak Alexander Borodin konpositore errusiarrari omenaldia egingo dio, bere ganbera musikako errepertorioari osorik eskainitako programarekin. Hiru konposiziok osatutako hautaketa zaindu baten bidez, taldeak Borodinen unibertso musikala ezagutzeko aukera emango du.
Horrela, kontzertua ezohiko kuarteto batekin hasiko da: 'Flauta, oboe, biola eta biolontxelorako kuartetoa'. Borodinek gaztaroan idatzi zuen (1852 eta 1856 artean), Joseph Haydnen sonata batek inspiratuta. Ondoren, 'Harirako sextetoa' entzungo da, nahiz eta bi mugimendu bakarrik iritsi diren gaurdaino. Heidelbergen egonaldi batean idatzia, Europako erdialdeko ganbera musikaren eragina islatzen du, eta Borodinen heldutasun musikala erakusten.
Programa ixteko, taldeak 'Harirako 2. kuartetoa' interpretatuko du, konpositorearen lan ospetsuenetako bat, 1881ean idatzia eta emazteari eskainia.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.