

Secciones
Servicios
Destacamos
I. A.
Donostia
Domingo, 9 de marzo 2025, 19:25
Koldo Mitxelena Kulturuneak urtero antolatzen duen 'Poetika' zikloak hitzordu berri bat eskainiko du astelehenean, martxoak 10. Oraingo honetan errezitaldi musikatua 'Rifqa: Honengatik egiten dugu dantza' izenburupean egingo da, Eider Beobide itzultzailea eta Xalba Ramirez musikariaren eskutik. Hitzordua euskaraz izango da eta 19:00etan hasiko da Donostiako Alde Zaharreko Santa Teresa Komentuko Areto Nagusian, gaur egun KMKren egoitza den horretan.
'Rifqa' (Katakrak, 2024) Mohammed el-Kurd poeta palestinarraren aurreneko liburua da, Eider Beobidek euskaratu duena. 'Poetika' zikloko saio honetan, haren poemak oinarri hartu eta Beobidek eta Xalba Ramirez musikariak errezitaldi musikatua egingo dute, kolonizazioak zapaltzen dituen gorputzen ahotsak zabaltzeko. Gainera, saioan Peru Galbete abeslariak ere parte hartuko du.
Eider Beobide Urkizar (Donostia, 2000) itzultzaileak euskaratu duen lehenengo liburua da 'Rifqa', eta aurrez Gata Cattanaren sei olerki argitaratu zituen Armiarma atarian. Bestalde, Mohammed el-Kurd (Jerusalem, 1998) Palestina okupatuan jaiotako poeta, idazle, kazetari eta militantea da. #SaveSheikhJarrah mugimenduko sortzaileetako bat da. The Nation AEBko ezkerreko astekariak Palestinan izan duen lehenengo tokiko kazetaria da. Haymarket Books-ek argitaratu zuen 2021ean 'Rifqa' poema bilduma eta Ekialde Hurbileko eta munduko literatura sari eta aipamenak jaso ditu.
Jon Obeso eta Jose Luis Padronen koordinaziopean eta Musikeneren laguntzarekin antolatzen da 'Poetika' zikloa da. Helburua «gaur egungo poesia gaztelaniaz eta euskaraz ezagutzera ematea da, errezitala, kritika literarioa eta zuzeneko musika batzen dituen formatu erakargarri batean oinarrituz», nabarmendu du Goizane Álvarez Kultura diputatuak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.