
Secciones
Servicios
Destacamos
«Eskola txikiek txikitasunean dugu giltza, ate ezberdinak irekitzen dituena: aniztasunarena, elkarbizitzarena, euskal kulturarena... Badakigu askotan zenbakietan oinarritzeko ohitura dagoela, baina eskola txikietan matematikak ez dira bat eta bat, gure jardunean aldagai anitzak hartzen ditugu kontuan gure giltza txiki horrekin ateak zabaltzen jarraitzeko», nabarmendu zuen atzo Amaia Dorronsoro Ezkio-Itsasoko herri eskolako zuzendariak, Gipuzkoako Eskola Txikien Festaren baitan.
Jaiaren 36. edizioa hartu zuen atzo Ezkio-Itsasok. Bere antolaketa erronka potoloa bezain polita izan da herriarentzat. Elkarlanean gogoz eta arduraz heldu zioten orain dela urtebete, Adunaren lekukoa hartu zutenean. Egindako lanak emaitza ederra eman zuen atzokoan. Gipuzkoako Eskola Txikien sarea osatzen duten 28 herri eta auzoetako ehundaka lagunek eta Bizkaiko eta Arabako sareetako hainbat kideek, jai giro bikainean aldarrikatu zuten eskola publikoaren eredu honek duen garrantzia, «tokiko izaera, identitate eta kulturaren euskarri eta altxorra» direlarik.
Ohiturari jarraituz, hurrengo urtean festa antolatuko duen eskolak Ezkio-Itsasoren erreleboa hartu zuen atzoko jaian. Zizurkilgo Mendigain herri eskola izango da antolatzailea, 1998 urtean ere festa bere gain hartu zuena.
Eider Mendoza, Gipuzkoako diputatu nagusiak, Begoña Pedrosa, Eusko Jaurlaritzako Hezkun-tza sailburuak, Joseba Telleria, Ezkio-Itsasoko alkateak, Amaia Dorronsoro, herriko eskola txikiaren zuzendariak, Asier Sasieta, bertako guraso-elkarteko kideak eta Iñaki Mendiguren, idazle eta filosofoak atzoko festaren irekiera ekitaldian parte hartu zuten. «Hamaika urte pasa dira gure eskola udaletxeko ganbaran lehen urratsak ematen hasi zela, baikorrak izan arren, ezin genuen pentsatu gaurko egunez non eta nola egongo ginen», adierazi zuen Ezkio-Itsasoko alkateak. Duela 11 urte, bertako herri eskolak 9 ikaslerekin eta 2 hezitzailerekin hasi zuen ibilbidea eta gaur egun 62 haurrek, 12 hezitzailek eta 39 familiak osatzen dute. «Urte guzti hauetan eskolak herriari eman diona neurtzen oso zaila da, benetan aberasgarria eta positiboa izan da zentzu guztietan», azaldu zuen. «Gure eskolaren alde ahal dugun guztia egiten jarraituko dugu, bertan dago gure harrobia eta etorkizuna», esan zuen Joseba Telleriak.
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak, Eusko Jaurlaritzak eskola txikietako proiektu eta azpiegituretan 60 milioi euro inguru inbertituko dituela iragarri zuen aurtengo eta ondorengo urteetarako aurreikusitako lanetan. «Eskola txikien handitasuna aldarrikatu nahi dugu, ikuspegi propioarekin bide egiten duen sarea da, helburu argiak eta koherenteak dituena, formazio eredu aitzindari eta exijentearekin, eta lidergo handiarekin gainera… Gure eskola sarea osoarentzat eredua den lantaldea eta proiektua da eskola txikiena» goraipatu zuen Pedrosak.
Eider Mendozak eskola txikien bi ezaugarri azpimarratu zituen. «Komunitatea eta euskara. Izan ere, eskola txikien balio nabarmena talde bat osatzea da, taldeetan maila guztietako pertsonak daude eta bakoitzak bere ezagutzatik bere ekarpena egiten du, horrek egiten du indartsua eta sendoa taldea. Eta honekin batera, euskara, izan ere, euskararik gabe ez legoke herririk», aipatu zituen.
Jokoak, puzgarriak, tailerrak, magia eta zirku saioak, ipuin kontakizunak, bazkaria, Potx eta Lotx pailazoen antzezlana... eskola txikien aldeko festa bikaina jantzi zuten atzo Ezkio-Itsason.
La consejera de Educación, Begoña Pedrosa, anunció ayer la inversión de 60 millones de euros en los proyectos e infraestructuras de la red de Eskola Txikiak, dentro de la que se contemplan las obras de este ejercicio y las principales actuaciones previstas en los próximos años por el Gobierno Vasco en este modelo de escuela pública que lleva hasta los pueblos más pequeños y barrios una oferta educativa propia y de fuerte arraigo local. El anuncio tuvo lugar dentro de la 'Eskola Txikien Festa' de Gipuzkoa, celebrada en Ezkio-Itsaso, que ejerció de magnífico anfitrión de la misma. Los 28 pueblos y barrios que conforman la red de Eskola Txikiak de Gipuzkoa y otros tantos de Bizkaia y Araba reivindicaron en ella su valor. Juegos, hinchables, espectáculos de circo y magia, los payasos Potx eta Lotx... reunieron a cientos de personas en la fiesta, cuya organización recaerá el próximo año en la herri eskola Mendigain de Zizurkil.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.