
Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donostia
Viernes, 19 de abril 2024, 12:53
Euskal Itsas Museoak erakusketa berri bat du ikusgai Museoko ganbaran 'Itsas-Geruzak' izenburupean. Beñat Gereka argazkilari getariarraren 21 argazkik osatzen dute proposamen berri hau, abuztuaren 25era arte bisitatu daitekeena.
Argazki makroen bitartez, gure eguneroko bizitzako objektuen xehetasun harrigarriak erakutsi nahi izan ditu artistak, «batzuetan oharkabean pasatzen direnak eta herri baten nortasunarekin lotzen gaituztenak», diote museotik erakusketaren aurkezpenean. Horrela, Getariako portuan dauden txalupa, gurdi, arraun edo hormetan aurkitutako, portuko itsas-emakume eta gizonen eraginez eta urteen joan etorriak, eguraldiak edo salitreak sortutako irudiak, agerian utzi ditu artistak. 'Itsas-Geruzak' «esperientzia bisual eta abstraktu batean» murgilduko duela ikuslea azaldu dute museotik.
Erakusketa ostiraletik (apirilak 19) bisita daiteke, asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Igande eta jai egunetan aldiz, goizez bakarrik irekiko ditu ateak museoak, 11:00etatik 14:00etara.
Ez da lehenengo aldia Beñat Gerekak itsasoarekin eta bere jaioterriarekin, Getariarekin, lotura duen lan bat aurkezten duela. 'Itsasoak pizten gaitu' dokumentala estreinatu zuen 2022an, non getariarren eta euskaldunen mendeetako nortasuna azaleratzen den, itsasoarekin izan duten erlazioa ardatz hartuta. Egun ordea, lotura hori eteten ari dela somatzen da, itsasoak euskaldunengan izan duen garrantzia galtzen ari dela, eta hori aldarrikatu nahi izan zuen lan honetan. Malagako jaialdian Zilarrezko Biznaga saria, film luze onenari 'Gusto del Sur' publikoaren saria irabazi zuen dokumentalak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.