I. Altuna
Donostia
Sábado, 7 de junio 2025, 16:48
Espainiako kostaldera iristeko saiaketeran 10.000 pertsona baino gehiagok galdu zuten bizia 2024an, batez beste egunean 30 pertsonak, 2023an baino % 58 gehiago. Caminando Fronteras GKEak datuak biltzen dituenetik, historiako urterik tragikoenean bihurtu zen iazko. Baina etorkinek pairatzen duten drama hori Mediterraneoko beste puntu askotan ere gertatzen da. Afrikako iparraldetik Europako beste herrialde batzuetara iristeko ahaleginean milaka pertsona hil dira azken urteotan.
Publicidad
Itsasoko krisi humanitario hau izango da hizpide datorren astean Euskal Itsas Museoan. 'Mare Clausum. Norena da itsasoa?' erakusketarekin bat proposatutako hitzaldi sailei amaiera ematen dien solsaldia izango da, Iñigo Mijangos Itsas Salbamendu Humanitarioko (SMH) kide eta Aita Mari salbamendu ontziko partaidearen eskutik. Itsasoko krisi humanitarioaz hitz egingo du, azalduz nola hau gaur egungo geopolitikaren ondorio zuzena den. Bolondresen lana eta norbanakoaren ekintzaren botere eraldatzailea ere aztertuko dira hitzaldian.
Hitzaldia ekainaren 11n, asteazkena, izango da, 19:00etan, Donostiako portuko museoan. Jarduera honek 3 euroko kostua izango du eta aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da, museoaren webgunean edo komunikazioa@itsasmuseoa.eus helbidean.
Historiaren hasieratik hainbat zibilizazio borrokatu izan dira itsasbideen eta itsas baliabideen ustiapenaren gaineko nagusigoa eskuratzeko lehian. Lehia horrek bizi-bizirik jarraitzen du gaur egungo geopolitika- eta ingurumen-arazoetan ere. 'Mare Clausum. Norena da itsasoa?' erakusketak gai hau du ardatz, eta otsailetik ekainera bitartean, hilean behin, diziplina anitzeko adituek, geopolitika, natur-zientzien edo giza eskubideen ikuspegitik 'Norena da itsasoa?' galderari erantzuna ematen saiatu dira.
Erakusketa azaroaren 2ra arte bisita daiteke Euskal Itsas Museoan.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El motorista fallecido en Quintanilla de Trigueros es hermano del alcalde de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.