Itziar Altuna
Domingo, 16 de julio 2023, 19:36
'La terre est bleue comme une orange' (Lurra urdina da, laranja bat bezala) Paul Éluard poeta surrealistaren poema baten izenburua da, baita Koldobika Jauregi eta Elena Cajaraville artistek Donostiako Okendo Kultur Etxean aurkezten duten erakusketarena ere, naturan oinarritutako lanak biltzen dituena.
Publicidad
Uztailaren 5etik irailaren 5a bitarte bisita daiteke Alkizako Ur mara museoa zuzentzen duten artista gipuzkoar hauen proposamena, eta erakusketaren inguruan jarduera osagariak ere antolatu dira. Honela, asteartean, hilak 18, Koldobika Jauregik hitzaldia eskainiko du, bere obra, artea eta naturaren inguruan. Hitzordua arratsaldeko 18.00etan izango da. Sarrera librea da, edukiera bete arte.
Bestalde, uztailaren 22an, bi artistek gidaturiko bisita antolatu da, 18:00etan, euskaraz egingo dutena. Abuztuaren 2an aldiz, ordu berean, gazteleraz eskainiko dute bisita.
'La terre est bleue comme une orange' erakusketa naturan oinarritutako lanak biltzen ditu, eta izenburuak dioen bezala, bi artistentzat horrek artearen paradigma islatzen du: laranja ez da urdina, ala bai?. «Gure adierazpenak naturaltasunaren saiakera izan nahi du, gure sentimenduen eta gogoeten kondentsazioa, batzuetan bere edertasunaren ingurukoa eta beste batzuetan bere suntsipenaren aurreko beldurrarena», adierazi dute artistek. Henry-David Thoreauk idatzi zuen bezala, «ona den guztia librea eta basatia da», diote.
Elena Cajaravilleren (Donostia, 1965) eta Koldobika Jauregiren (Alkiza, 1959) bideak Gipuzkoako Artisten Elkartean gurutzatu ziren 1984an, eta orduz gero ez dira inoiz banandu. Italian (1988an), Nafarroan (Leazkue, 1994an) eta Alemanian (1995tik 2000 urterarte) bizi izan dira, Neuss-Hombroicheko Insel Hombroich Museoan, beste artista plastiko, idazle eta zientzialari batzuekin batera, 'Naturarekiko paraleloa den artea' izeneko proiektu batean. Egun, Alkizan lan egin eta bizi dira, non eta era berean Ur Mara Museoko zuzendaritza partekatzen duten.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.