Donosi Lindy Hop dantza eta kultur elkarteko kideak.

Swing dantzak eta musikak Donostia hartuko du asteburuan

Azaroaren 3tik 5era 450 partaide inguru bilduko dira swing kultura ospatzeko

I. Altuna

Donostia

Lunes, 30 de octubre 2023, 16:43

Donosti Belle Swing nazioarteko swing eta Lindy Hop jaialdia bueltan da. Donosti Lindy Hop Dantza eta Kultur Elkarteak antolatuta, ekimenak swing dantza, musika eta kulturaren ospakizuna batetan bilakatu nahi du. Hiru eguneko jaialdia izango da, azaroaren 3tik 5era ospatuko dena, Donostiako hainbat kokagunetan, Kursaalen edo Tabakalaren, besteak beste.

Publicidad

Antolatzaileek gogoratu dutenez, 2016an egin zen aurreneko aldiz jaialdia, eta urtez urte hazten joan da, «elkarteko hainbat pertsonen arteko konpromezua eta pasioa oinarri», adierazi dute. Aurten 450 dantzari baino gehiago espero dituzte. «Komunitate bat bada swing dantza eta kulturaren inguruan, gurean ere aurrera egin duena toki geografikoak gaindituz eta generazioen arteko hari bati lotuta».

Honela, nazioarteko hainbat irakaslek hartuko dute parte aurtengo edizioan, Londresko Trisha Sewell, Sueziako Mimmi Gunnarson eta Fredrik Dahlberg, Ana Mínguez gipuzkoarra eta Markus Rosendal suediarra, eta Txekiako Pavlina Korcova eta Peter Kepic. Helbururua, parte hartzaileei «formaziorik onena» eskaintzea izan da. Hasiberrientzako klaseak ere egongo dira Maria Peña eta Amaia Martínez gipuzkoarren eskutik, eta 'taster' moduko klaseak ere Valentziatik, Albacetetik eta Alemaniatik etorritako irakaleen eskutik. Gainera, jatorri afroamerikarreko dantzen beste ikuspegi batzuk ere landuko dira hainbat saio irekietan: Mambo, Afrohouse, Klakea, Jazz-rock eta musikalitate klaseak egongo dira.

Programa zabala

Ostiral arratsaldean Udaletxeko pleno aretoan antolatu den harrera dantzaldiak emango dio hasiera jaialdiari. Larunbata goizean 'Vermut & Swing dantzaldia' antolatu dute Kursaal-eko Urumea terrazan Crazy Jazzers taldearen zuzeneko musikarekin. Ostiral eta larunbateko gauak musikaz beteko dituzte Enric Peidro Swingtet taldeak eta egun hauetarako propio etortzen den Carole Alston abeslariak Kursaalen. Azkenengo kontzertua eta dantza soziala igande arratsaldean, Tabakalerako Plaza espazioan egingo da.

Gainera, asteburu osoan zehar, Mr. Patxi 'Crazy Legs', Donostiko Swing kulturan erreferentzia den DJ-a, eta Duke Mcvouty suediarra arituko dira musika aukeratzen.

Dantza eta musikaz gain, parte-hartzaileek gastronomiaren platerik gozoena gozatzeko aukera izango dute MUKA jatetxean antolatutako bazkarian, larunbatean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión

Publicidad