Andoain
Euskaraldiaren laugarren edizioarekin bat egin dute andoaindarrek ereAndoain
Euskaraldiaren laugarren edizioarekin bat egin dute andoaindarrek ere'Belarriprest' eta 'ahobizi' txapak janzteko egunak dira, izan ere, maiatzaren 25era arte, Euskaraldiaren laugarren edizioa martxan dago dagoeneko. Euskara ulertzen duten hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatzeko mugimendu soziala ostegunean hasi zen. Baina motorrak berotzen hasi ziren lehenago eta egun hauetan zehar ere hainbat ekimen burutuko dira. Goizean goiz, Andoaingo Udalak adierazpen instituzional bat sinatu zuen, Euskaraldiaren harira. Elkarrekin adostutako dokumentuan, argi utzi zuten «Euskaraldiaren helburuak zabaltzeko unea iritsi da: ez da soilik ariketa egun horietara mugitzen den dinamika, euskararen erabilera aktibatzeko mugimendua elikatu eta gizartean errotu nahi duen ekimena baizik. Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburu nagusia hizkuntza-ohituren inertziak astindu eta herritarrek euskara gehiago erabiltzeko urratsak ematea da, eta, horrez gain, entitateek ere euskaraz bizitzeko aukerak eta neurriak hartzea sustatu nahi da. Euskaraldiak, modu kolektibo eta sozial batean, tokian tokiko euskalgintza aktibatzea eta elkarlanean aritzea ahalbidetzen du, euskaraz bizitzea posible egingo duten neurriak eta espazioak sortuz».
Publicidad
Helburua «bakoitzaren inertzia linguistikoetan aldaketa praktikoak lortzea da. Horretarako, partaide bakoitzak -izan herritar edo entitate- bere buruari euskararen erabilera areagotzeko zein urrats eman dezakeen pentsatu eta Euskaraldiak irauten duen hamaika egunetan urrats hori gauzatu eta jakinaraztea nahi dugu», argitu zuten.
Hori dela eta, Andoaingo Udalak honakoa adierazi nahi izan du: «Euskaraldia ekimena babesten duela eta herri bezala parte hartuko duela ariketan. Gizartean eta herrian bertan Euskaraldia sustatuko duela, ariketarekiko atxikimendu publikoa erakutsiz. Udalean euskararen alde urrats esanguratsuak eman eta ikusaraziko dituela».
Dozenaka lagun elkartu ziren Euskaraldia hasi baino lehen burututako Xaxafest jaialdian. Andoaingo batzordeak egitarau oparoa antolatu zuen: margotzeko aukera izan zuten, Urnietatik hurbildu ziren Egapeko bi taldek emanaldi bat eskaintzera, Zirku Kalejirako saioa Ondarreta ikastolako jolastokian egin zen eta kantuan egiteko aukera ere egon zen Arrixku taldearekin.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.