Azkoitia

Adikzioen Prebentzio Komunitarioko bigarren Plana lantzen ari da Udalak

S.U.

azkoitia.

Viernes, 23 de mayo 2025, 20:28

Udalak Adikzioen Prebentzio Komunitarioko II. Udal Plana egiteko prozesua jarri du martxan. Prozesuaren lehenengo fasean, udalerriko ikasleen artean kontsumo ohituren inguruko diagnostikoa egin da, eta fase hori jada amaitu da. Orain, bigarren fasean, herritarrei galdetuko zaie. Horretarako, Prebentzio arloak galdetegi erraz bat landu du, eta herritarrak parte-hartzera gonbidatzen ditu.

Publicidad

Lortzen diren emaitzak ekintza espezifikoak definitzeko eta txertatzeko balioko dute, herritarrak gehien kezkatzen dituzten gaiei erantzunez.

Galdetegia ekainaren 15era arte erantzun daiteke www.azkoitia.eus atarian, edo zuzenean ondorengo loturan sartuta: https://lc.cx/VkowXP

Foroak

Lanketa osatzeko hiru foro antolatu dira ondorengo egunetan: Gazteak eta hezkuntza ez-formaleko heziketa: maiatzaren 27an, 10:00etatik 12:00etara, Elkarguneko Gazte Topalekuan. Ostalariak, merkatariak eta elkarteak: ekainaren 2an, 15:00etatik 16:30era, Elkarguneko Oteiza aretoan. Eta familiak, hezkuntza eta osasuna: ekainaren 5ean, 18:00etatik 20:00etara Elkarguneko Insausti aretoan

Foroetan izena emateko berdintasuna@azkoitia.eus helbidera idatzi edo 943.542014.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión

Publicidad