
Secciones
Servicios
Destacamos
Eztanda lasaia posible bada, eta Durangoko Azokaren 57. edizioa horixe ari da erakusten, zergatik ukatu paisaia eraldatzeko urteak behar dituen lurrikara patxadatsuaren aukera? Azokako arduradunek bosgarren eta azken eguna amaitzean egingo dute 'normaltasun berria'-ren edizioak eman duenaren balorazioa. Orduan ikusi beharko da ea bete diren, esaterako, gazteen parte-hartzearen inguruko asmoak.
Azoka orduz ordu jarraitu eta behatu dutenek esango dutenaren zain, hala ere, ez dirudi gazte faltan egon denik gazteak erakarri nahi zituen Azoka. Espazioren batzuen birkokapenaren eraginez ematen duena da, askotxo esatea bada ere, bereizten doazela zirkuitu eta ibilbideak, aldatzen doala paisaia, lurrak dar-dar egin gabe.
Durangoko Azoka bakar eta aldi berean askotariko horren metafora posibleetako izan daiteke kutxa bakarrean aukerak nahierara proposatzen dituen 'Taroka' mahai jokoa. 'Artefaktu' eta 'dispositibo' hitzak erabili zituzten Areto Nagusiko Talaian egin zen aurkezpen goiztiarrean parte hartu zutenek, 'Taroka' zer ez den azaltzea zer den argitzea baino errazagoa baita. Beste horrenbeste esan zen, dena den, 2018an aurreneko Sormen Beka irabazi zuen Atopia.org rol jokoaz, eta ez du definizio argi eta gardenik behar izan bide aparta egiteko.
Haren besoetakoa da neurri handi batean 'Taroka', proiektuari «azpiegitura juridikoa eta kontu korrontea» eman dion Talaios kooperatibako Beñat Irasuegiren arabera. Hain zuzen ere, modu nahiko milagrosoan Atopiak utzitako 6.000 euro inguruko superabita -beste proiektu batzuetarako erabiltzen jarraitu nahi duten 'Funts Arraro' baten jatorria- 'Taroka' sortzeko eta ekoizteko erabili dute.
Modu konpetitiboan zein kolaboratiboan jokatu daitekeen mahai jokoa gehi «harrigarriki ondo funtzionatzen duen» tarota gehi rol jokoa gehi errima piztailea gehi erabiltzaileari okurritzen zaiona izan daitekeen 'Taroka' abiarazteko ez dute inongo bekaren laguntzarik izan. 28.000 euroko inbertsioa egin dute aukeraz betetako 1.000 kutxa plazaratzeko. Sustatzaileen lasaitasun eta pozerako, «Euskal Herriak behar zuen» zera hori oso ondo ari da saltzen Txakur Gorria sormen taldeak Landakon duen erakusmahaian.
Testuez arduratzen diren Nerea Ibarzabal eta Ane Labakak eta irudien ardura duten Malen Amenabar eta Mariñe Arbeok osatzen duten taldearen izenean, Arbeok azaldu zuen nola heldu ziren 78 kartaz osatutako «tarot bertsoterikoa»-ren irudia finkatzera eta horrenbeste euskarritan garatzera. Beste bi lagunek ere hartu zuten parte elkarlanean oinarritutako proiektuaren aurkezpenean: ideiaren oinarriak jarri zituen eta horiek azaltzen saiatu zen Txabi Landabideak eta jokoaren mekanikaren aldetik eskatzen zizkioten gauza inposibleak egingarri bilakatu dituen Xabi Ugarteburuk. Urtebete baino gehiago eman dute elkarrekin lanean, baina atzokoa izan zuten lehenengo aurrez aurrekoa. Horrek ere erakusten du nola ari den eraikitzen «burujabetza ludikoa».
Ilarak Eguneko txapeldunen artean kokatuko beharko lirateke Zetak taldea eta Paul Urkijoren 'Irati'
Amaiera Azken eguna izan arren, aurreko egunen bide beretik dator igandea, ekitaldiz bete-beteta
Talaia bilakatzen denean, Areto Nagusia oasi moduko bat da Landako jendetsuan. Are baketsuagoa da atzo Anjel Lertxundik eta Juan Kruz Igerabidek ireki zuen Ahotsenea Solasaldiak espazioa, Musika Eskolan kokatua. Horrek ere frogatzen du Durango bakarrean Durango asko kabitzen direla, eta minutu pare batean igaro daitekeela bisitaria giro zalapartatsutik bi pertsona helduren arteko jardun patxadatsu eta mamitsura.
Jendetza espero zuten antolatzaileek larunbaterako, eta kulturzaleek ez zuten huts egin, nahiz eta ez ziren izan bereziki goiztiarrak, tenperaturak ere ez zuelako animatzen goiz jaikitzera. Landako gunea eguna bezala joan zen graduak pilatzen, modu mailakatuan, lehen orduan zaila zelarik igartzea zeren antza hartuko zuen azkenean larunbatak: ostiral lasaiarena edo azkenean «gogoratzeko moduko» (Durangoko Azoka asko bizitako editore batenak dira hitzok) egun horietako bat izan zen ostegunarena.
Noticia Relacionada
Azkenean gogotik hurbildu zen jendea, eta ilarak ere izan ziren paisaiaren zati. Azoka 10:00etan irekitzen dela uste dutenekin batera -behin eta berriro ateak 10:30ean irekitzen direla errepikatu arren, indargabetzerik ez dagoen uste zabaldua da- helburu zehatz bat zeukaten ilaragileak izan ziren goiztiarrenak. Plateruena pareko sarreran 10:00ak jo aurretik ilaran zeudenen arteko gehienek, hain zuzen, ate horretatik sartu eta berehala eskubira kokatuta dagoen Zetak-en mahaira iristeko esperantza zeukaten, Pello Reparazena ari baita izaten sinadurari kotizatuenetakoa, batez ere gazteenen artean.
Beste errenkada luze-luze bat Irudienearen egoitza den Zugaza zinema aretoaren aurrean joan zen osatzen 10:00ak jo baino lehen. Haien helburua zen eguerdian, aktore nagusiak bertan zirela, aurkeztu zen 'Irati' filma ikusteko gonbidapen bat eskuratzea.
Igande honetan kulturaren plazak azken eguna biziko du, eta egitarau betea izango du gune guztietan, egunero bezala. Online denda itxita, 248 erakusmahaietan erosketak egiteko azken aukera izango da, 10:30etik 20:00ak arte. Talaian hasiko da eguneko martxa, 10:30ean bertan, ateak ireki eta berehala. Bertan Ishii Hisao geografo eta unibertsitate irakasle japoniarrak Durangoko Azokaren eta euskal kulturaren inguruan egindako ikerketa aurkeztuko du, Gerediaga Elkarteko presidente Nerea Mujikarekin batera. Azken ekitaldia, berriz, 'Bukatu DA!' izango da, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen eskutik. Bi sortzaileek Azokak emandakoaren errepaso arina egingo dute, umorez, 58. ediziorako bidea irribarre batekin abiatuz.
Iragarrita zeukaten moduan, Durangoko Azokan egingo dute euskarazko kulturgintzako hainbat eragilek EAEn une honetan izapidetzen ari den Hezkuntza Lege berriaren inguruko agerraldia. «Lege Berriaren zirriborroa sakon aztertu ostean, gure irakurketa kritikoaren eta proposamenen berri emateko agerraldia» Landako eta Plateruenea artean dagoen plazan egingo dute, 12:00etan. Hainbat eragilek eta sektoreko arlo ia denak ordezkatzen dituzten elkarteetako ordezkariek gaiaren inguruan adostutako manifestua irakurriko dute, eta sortzaile ugarik ere erakutsiko diote babesa 'SOS deia' den horri.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.