Borrar
Usoz
Izaskun Gracia | 'Basokoa'

Atzean utzi ezin den iragana ardatz, beldurrezko eleberri «oso laburra»

Izaskun Graciak euskarazko lehen narrazioa argitaratu du, 'Basokoa' (Alberdania), lan «mamitsua» eta «tentsioa ederki» mantentzen duena

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 14 de octubre 2024, 17:44

Aukera, lagun batek ia erronka pertsonal bezala planteatu ziona eta literatura alorrean kasi gustukoen duen generoa uztartuta ikusi zuen abiapuntua Izaskun Graciak bere lehen narrazio lanerako. Ostean, istorioa «buruan eraiki eta osatu» du, eta tartean egon diren aldaketak aldaketa, plazaratu du lehen eleberria, 'Basokoa (Alberdania)', «familiaren trinkotasuna, oinordekotzaren kudeaketa eta atzean utzi ezin den iragana ardatz dituen eleberri laburra».

Amonaren heriotza da hasiera, familiaren baserrira itzuli behar baitira Hodeitza eta Nahia, protagonista nagusiak. Lekua hustea eta harekin zer egingo duten erabakitzea da euren misioa, «baina baserri ondoko basoan urte luzez beren zain egon den zerbait esnatu egingo da» liburuko intriga piztuz. «Amaren gaixotasunaren eta Amonaren jokaera arraroaren sorburua den zerbait horrek familiak duela asko pilatu zuen zorra kitatzeko modua bilatuko du», dio sinopsiak.

Oier Etxebeste Giménez Alberdaniako kideak nabarmendu du Graciak «suspensearen teknika bikain» erabili duela eleberri laburrean eta horren bitartez «irakurlearen arreta kontakizun osoan zehar mantentzea» lortzen duela. Ez da kasualitatea, egileak gehitu duenez irakurle bezala halako literatura gustatzen baitzaio. «Irakurle bezala gustatzen zait apur bat lan egitea, ez zait gustatzen dena mastikatua izatea. Misterio apur bat egon behar da eta neure buruari galdetu behar izatea zer gertatuko den». Hala, azala bat dator asmoarekin. «Iluna da, gotikoa, liburuarekin bat datorrena. Nik esaten dudana dago, baina kontatzen ez dudana ere», iritzi du Gracia.

'Basokoa'

'Basokoa'
  • Egilea: Izaskun Gracia.

  • Argitaletxea: Alberdania.

  • Estiloa: Eleberria.

  • Orrialdeak: 102.

  • Prezioa: 15,50 euro.

Erronka ez da eleberrira mugatu, hizkuntza bera ere konplexutasun-iturri izan baita. «Orain arte ipuina eta poesia landu ditut, eta generoaren aldaketa horrek nire idazketan eta lan egiteko eran ere aldaketak ekarri ditu berekin. Beste erregistro bat da eta idazteko era berri bat aurkitu behar izan dut nahi nuena kontatzeko. Zaila baina polita izan da, asko gozatu dut», azaldu du Graciak. Gainera, eleberri laburrarekin euskal literaturan nabari duen hutsunea, bereziki beldurrezko edo fantasiazko liburuetan, bete nahi izan du.

Horretarako funtsezkoa da baserri, landa-giro edo mendi-inguruen presentzia. Hori bai, ez du idilikotik, Aritz Galarraga Alberdaniako editoreak esan bezala. «Aspaldidanik daude presente euskal literaturan, baina zorionez ez du Txomin Agirrek deskribatu zuen hartatik ezer, zeinetan euskal esentzien gordailu zen, euskal arima puru eta kontaminatu gabeko baten errepresentazio posible bakarra». Horren aurrean, Graciak jasotakoa «gauzak pasatzen diren leku bat» da, hauen gainera «gatazkatsuak, misteriotsuak» izanda eta «gauzen atzeko aldea erakusten» dutenak.

Elkarlan berri honek fruitu gehiago izango dituen nahiarekin amaitu du Galarragak. «Guretzat plazera izan da editatu ahal izatea». «Oso ondo idatzita dago, tentsio handia idazlan osoan zehar eta amaiera harrigarri bat du», gehitu du Etxebestek.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Atzean utzi ezin den iragana ardatz, beldurrezko eleberri «oso laburra»

Atzean utzi ezin den iragana ardatz, beldurrezko eleberri «oso laburra»