
Secciones
Servicios
Destacamos
Poesiari, «lanari berari», gehiago begiratuta sortu du Leire Vargas poetak 'Bihotz-museo bat' (Elkar) poemarioa, era askoz ere «kontzienteagoan» bilatuz ahots poetikoa. «Hari bat jarraitzeko erabakia hartu nuen, zerbait handiagoa egin nahi nuen, narratiba bat zuen liburua». Lehen poemak 2022koak dira eta sortutako azkenak urte hasierakoak eta prozesua bera oso interesgarritzat jo du.
Testu guztiek «momentu konkretu bateko kezkei» erantzuten diete. «Unibertsitateko garai jakin bat da, dezenteko ajea utzi zuena eta denboran zehar luzatu dena», xehatu du. Ostean, «bizipen horiek oroituz» joan da osatzen poemarioa, baina aldi berean esku artean zuenak «zer eskatzen zuen» kontuan izanda eta 'Bihotz-museo bat' bizkarrezurtzen duen «hariaren barruan» lan eginez.
Egitura aldetik bi atal oso ezberdin dituela azaldu dute eta batan zein besteak «karga politiko eta ideologiko» argia dagoela, Vargasek transfeminismoan eta queer mugimenduan izan duen militantzia eta ibilbidearen eragina agerikoa izanda. «Sortuko nuena mundua modu jakin batean irudikatzeko tresna moduan ikusi dut eta forma horretara bideratzen saiatu naiz, ez ideiak esplizituki azaltzen direlako, ibilbideak karga politiko nahiko agerikoa duelako baizik».
Egilea: Leire Vargas.
Argitaletxea: Elkar.
Estiloa: Poesia.
Orrialdeak: 64.
Prezioa: 13,5 euro.
Lehenean Disneyk eratutako maitasun erromantikoaren errelatoa islatzen da, protagonistak «besteen beharra» duela sinesten duena «hutsuneak betetzeko». Hori «pertsona baten forman» etorriko dela irudikatzen du, «zentzu oso erromantikoan gainera», eta bere burua ezagutzen dituen hainbat pertsonen aurrean «bere burua beherago» kokatzera darama «bere ahotsa anulatuz». «Naufragio batean amaitzen da eta ajeak sufritu beharko ditu, idealizatu duen harremana ez delako ona, osasuntsua, eta konturatzen da ez duela nahi». Une horretan sortzen da bigarren atala, «bestelako harremanak sortzeko bidean» jarriko dena. Ahots poetikoan ere isla dute bi faseek, lehenean «inguruan, ezezagunean, bilatzeko antsia» nabarituko du irakurleak eta amaieran aldiz «soiltasunarekiko beste apreziazio bat».
Helburu hori betetzeko forma «zorrotz, zehatz eta ahalik eta soilena» baliatu du, poemetan «ahalik eta gutxien esanda ahalik eta gehien helarazteko». Azaldu duenez testuak orrazten joan da bi urte hauetan eta, beraz, ez dira hainbeste ikusiko lehen laneko jarioak.
Xabier Mendiguren editoreak nabarmendu bezala bigarren poema-liburu honetan azkenetik -('Dena ametsa den irudipena' (Elkar, 2021)- igarotako epea nabari da eta «idazkera helduagoa» darabil Vargasek. «Lehena agian zintzo eta gordinagoa zen, hau ez aldiz hainbeste. Bizi izandakoaren arrastoa bada. Eta irakurri izandakoaren arrastoa ere», iritzi du Mendigurenek. Alderaketan egileak gehitu du lehena «oso lan pertsonala» izan zela, «bulkadatik» idatzia «ia konturatu gabe». Asmo zehatzik gabe «kezkak islatzeko ,garatzeko eta ulertzen saiatzeko» ariketa izan zela kontatu du eta behin testu batzuk osatuak zituenean nabaritu zuela «asmo poetikoa». Azkenik, atzera begira horretan, 2021ean kaleratutako poesiaren «ausardia» azpimarratu du.
Aurrera ere begiratu du Vargasek agerraldian eta argi utzi du asko duela egiteko. «Poesian eroso sentitzen naiz eta jolasteko toki zabala, asko interesatzen zaidana ematen dit. Baina asko dut ikasteko, pila bat probatzeko». Etorkizun horrek asko motibatzen du Vargas eta argi du suhar hori sentituko ez balu interesa galduko lukeela. «Inguruko mundua eta bizitzen ari naizena ulertzeko baliatzen dut poesia, aukera mordoa ematen dizkit eta probatzen jarraitu nahi dut. Sortzen dudan hori nola aldatzen doan ikustea asko interesatzen zait».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.