Borrar
Amancay Gaztañaga, irailean, bere lehenengo eleberriaren aurkezpenean. Sara Santos
'Martin Martina eta sorginen batzarra'

Amancay Gaztañagak bere trilogiaren bigarren eleberria argitaratu du

Abentura eta fantasia uztartzen dituzte nerabeei zuzendutako lan hauek

Itziar Altuna

Donostia

Martes, 24 de diciembre 2024, 15:00

Amancay Gaztañagaren bigarren eleberria da 'Martin Martina eta sorginen batzarra' (Elkar), abenturazko eta fantasiazko trilogia baten bigarren liburua. Kasu honetan, sorginak, mamuak eta aztikeria dira nagusi. Protagonistak eta bere lagunek laminen orraziaren lapurreta ikertzen jarraitzen dute eta abenturaren zatirik ilunenera iritsiko dira. Gabonetako oporren atarian, Martin Martinaren aitona-amonen herria komediante eta argi dirdiratsuz bete den arren, izaki beldurgarri baten erruz, aztikeria baten eraginpean dago. Desegingo duen erremedioaren bila, egoera uste baino gehiago nahastuko da. Haurtzarotik nerabezarora eta nerabezarotik helduen mundura pasatzean bizi diren beldurrei buruzko metafora da liburua.

Abentura eta fantasia uztartzen ditu nerabeei zuzendutako trilogia honek, non euskal mitologiako hainbat pertsonaia agertuko diren. Autoreak lehenengo liburuaren aurkezpenean adierazi zuenez, fantasiazko generoari ez zaio tarterik egin euskal literaturan «guk daukagun kondaira guztiarekin», eta hutsune hori betetzen saiatu da.

Horretarako, protagonista intersexuala sortu du, Martin Martina. Egilearen esanetan, trilogia honetan ezberdintasunean dagoen aberastasuna ekarri nahi izan du erdigunera, baita ingurumenaren, globalizazioaren edo herri txikien hustuketaren inguruko hausnarketa ere.

Udaberrian, hirugarrena

Irailean argitaratu zen trilogiaren lehen zatia, 'Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa'. Hirugarrena, 'Martin Martina eta gauekoak', 2025eko udaberrian argiratzea aurreikusi dute eta aurreneko liburuetan abiatutako trama luzeari irtenbidea emango dio azken eleberri honek, natura zaintzearen beharrari buruz hitz egiten duelarik eta gure kultura ongi gorde behar den altxorra dela gogoraraziz. Guraso presenteak izatearen garrantzia ere nabarmenduko du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Amancay Gaztañagak bere trilogiaren bigarren eleberria argitaratu du

Amancay Gaztañagak bere trilogiaren bigarren eleberria argitaratu du