Aretxabaleta
Euskara indarberritzkeo planaren emaitzak aurkezteko deboluzio saioa egingo da 27anSecciones
Servicios
Destacamos
Aretxabaleta
Euskara indarberritzkeo planaren emaitzak aurkezteko deboluzio saioa egingo da 27anEl Diario Vasco
aretxabaleta.
Jueves, 22 de mayo 2025, 20:43
Aretxabaletako Udalak, azkenengo hilabeteetan, AROA plana garatzen jardun du, euskara indarberritzeko eta euskaldunak ahalduntzeko asmoarekin. Plana 10 urtetarako izango da, eta hori definitu ahal izateko Elhuyar Aholkularitzarekin batera parte-hartze prozesu zabala burutu da hainbat fasetan.
Lehengo fasean, informazioa hiru bidetatik jaso zen: euskara arloan orain arte egindakoaren azterketa, herritarrek erantzundako galdetegiak eta zenbait pertsonari egindako elkarrizketa kualitatiboak. Ondoren, informazio hori laburtu eta euskarak Aretxabaletan duen egoeraren diagnostikoaren zirriborroa osatu zen.
Bigarren fasean, herritarrekin egindako saio irekian, diagnostikoa kontrastatu eta osatu zen, eta datozen urteetarako erronka estrategikoak identifikatu ziren.
Eta, azkenik, otsailaren 3an egindako saioan Plan Estrategikoa sortzeko lehentasunak adostu eta aurrera begirako egiturak eta lan egiteko modua adostu ziren.
Orain deboluzioa egiteko unea heldu da, orain arte jasotakoak azaldu eta lehenetsitako gaien inguruko lan-taldeak osatzeko helburuarekin. Deboluzio saioa maiatzaren 27an izango da, 18:00etan, Arkupeko 2. solairuan. Saio horretara herritar guztiak daude gonbidatuta.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.