Iker Murillo
Domingo, 25 de mayo 2025, 00:18
Aitor Biain Bidarteri (Oñati, 1983) kasualitatez iritsi zitzaion musika. Sei urterekin Musika Eskolan hasi zen, eta ordutik, bere bizitzaren parte bilakatu da. Hogei urteko ibilbide sendoak erakusten du pasioak bidea bilatzen duela, baita ustekabean ere. Gaur egun, hainbat proiekturen buru da, eta herriko kultur eragile aktiboenetakoa bihurtu da.
Haurtzaroko oroitzapenek arrasto handia utzi dute bere izaeran. Musika Eskolan emandako lehen urratsak ez ezik, jolaserako guneak ere gogoan ditu: «Ez zegoen sare sozialik edo mugikorrik; Urgain inguruko zelaietan eta animaliekin jolasten genuen. Han zegoen lehen Musika Eskola, eta gure artean imajinazioa zen nagusi», dio. Beste espazio bat maite gu bereziki: Etxaluze inguruko 'Parke Gorria': «Harremanetarako gune bikaina zen. Lau kantoi, kukubiltxi edo pilla-pilla… beti kalean jolasten», dio irribarrez.
Bere ustez, Oñati gazteen eta sormenaren lurraldea da: «Oñatiko gazteria oso aktiboa da, eta gero eta gehiago murgiltzen dira musikaren eta sormenaren munduan. Gure herria bizia da kulturalki. Musikak diziplina dakar, eta oso baliagarria da gaur egungo berehalakotasunak markatutako gizartean».
Biain gaztetan hasi zen zuzendaritza musikala ikasten, eta nahiz eta ingeniaritza ikasi Mondragon Unibertsitatean, bere barne-ahotsak bestelako bide bat hartu zuen: «Argi neukan: nire bidea zuzendaritza zen. Ordutik master ugari egin ditut, musika, pedagogia eta sorkuntza uztartuz». Egun, Ganbara Faktoria, Aequus Ensemble, EHUko abesbatza, Bergarako Orfeoia eta Oñatiko Musika Banda zuzentzen ditu. Horrez gain, hainbat proiektu pedagogikotan dihardu, hala nola 'Zuzendari' programan, gazteei zuzendaritza hurbiltzeko helburuarekin.
Horren erakusgarri nagusienetakoa da Ganbara Faktoria, bere proiektu kutunena: lau musika-talde elkartzen dituen egitasmoa, estilo, esperientzia eta publiko desberdinetara irekia. «Estilo askotara jotzeko aukera ematen digu, bidaiatzeko, beste abesbatzekin lehiatzeko eta ezagutzeko, eta mundura zabaltzeko», dio harro. Bertan, haurrek garrantzi berezia dute, batez ere musika-ipuinak lantzen dituzten egitasmoetan. Halaber, publiko zabalari zuzendutako kontzertu sinfonikoak ere egiten dituzte:
Musikaz gain, running-a, irakurketa, bidaiak eta telesailak dira bere egunerokotasunaren parte. Eta askotan, musikatik deskonektatzea ere behar du: «Autoan noanean, podcast-ak entzutea gustatzen zait. Batzuetan, isiltasuna ere beharrezkoa da sortzeko».
Etorkizunari begira, Aitorrek konfiantza eta lasaitasuna uztartzen ditu. «Oso gustura nago orain nagoen tokian eta egiten dudan lanarekin. Egunero hobetzeko eta aurrera egiteko gogoa dugu gure motor nagusia, eta horrek bultzatzen nau jarraitu eta gehiago ematera».
- – Nola deskribatuko zenuke zure herria?
– Arkitektura, gastronomia eta kultura aldetik oso aberatsa den herria da.
- – Zer duzu gustuko gehien zure herritik?
–Herriak aukera kultural asko eskaintzen ditu.
- – Eta gutxien?
– Oñatik musika auditorio handiago eta egokiago bat behar du.
- – Zein da Oñatiko zure txoko maitatuena?
– Nire txoko gustukoenetako bat Arantzazu da. Hara joaten naizen bakoitzean lasaitasun handia ematen dit.
(88tik 69.)
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.