Borrar

Urretxu

Carlos Mediavilla eta Miguel Angel Perezen 'Hegoak' argazki erakusketa maiatzaren 9tik aurrera

Datorren asteko ostiralean inauguratuko da Juan de Lizarazu aretoan da eta hilaren 25era arte izango da ikusgai inguruko hegaztien irudiekin

A. U.

Urretxu

Miércoles, 30 de abril 2025, 20:08

'Hegoak' izenburupean, argazki erakusketa eskainiko dute datozen asteetan Carlos Mediavilla Arandigoyen eta Miguel Angel Perez Herrerok Juan de Lizarazu aretoan. Datorren maiatzaren 9an,ostiralarekin, inauguratuko da, arratsaldeko 18:00etan, eta hilaren 25era biteartean izango da ikusgai, asteartetik igandera arratsaldeko ordutegian, 17:30etik 20:30era bitartean.

Urretxuko udalerrian aske dauden hegaztien irudiak bildu dituzte Mediavillak eta Perezek erakusketa honetan, HIDE batetik hartutakoak. «Erakusketa honetan gurekin batera bizi den aberastasunaren zati bat erakutsi nahi dugu», adierazi dute egileek, eta horrexegatik ikastetxeentzako material didaktiko interesgarria ere izan daitekeela uste dute. «Gelditu eta begiratu besterik ez da egin behar».

Carlos Mediavillak oso ondo ezagutzen du Juan de Lizarazu aretoa, bertan egiten duen bosgarren erakusketa izango baita honakoa. Oraingoan, Michelangelorekin batera, naturako argazkigintzaren aldeko apustua egin du, Urretxuko parajeetan bizi diren hegaztien argazki-bilduma batekin. «Hain gertukoak eta, aldi berean, hain ezezagunak», adierazi zuen Carlosek berak berriki egindako aurkezpenean. Hala, biek gure inguruan aske bizi diren hogei bat espezieren irudiak lortu dituzte, eta 24 koadro handitan eta tamaina txikiagoko beste hainbatetan erakutsiko dituzte. «Haurren eta nagusien interesa piztuko duen material didaktikoa izatea espero dugu», adierazi zuen.

Beste erakusketak

'Hegoak'-en ostean, UZ ikastolakoen eskulan erakusketa hartuko du Juan de Lizarazu aretoak ekainaren hasieran, eta ondoren Lirain Jauregiren margoak ekainaren 20tik uztailaren 6ra bitartean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Carlos Mediavilla eta Miguel Angel Perezen 'Hegoak' argazki erakusketa maiatzaren 9tik aurrera