Secciones
Servicios
Destacamos
AMAGOIA ZABALA
MENDARO.
Martes, 19 de mayo 2020, 00:08
Alarma egoeran egon arren, eszenatokia geroz eta baikorragoa denez zerbitzu desberdinak zuzeneko arreta es-kaintzen hasi dira berriro. Ildo horretatik jarraituaz, Debegesak bere bulegoa ireki du lana bilatzeko prozesuan orientazio bila datozen pertsonentzat, errehabilitazio zerbitzuko laguntzei buruzko informazioa behar dutenentzat edota ekin-tzailetza prozesuan aholkularitza nahi dutenentzat. Hitzordua duten herritarrei soilik eskainiko zaie arreta, horretarako, 943 820 110 zenbakira deitu beharko da ordua eska-tzeko, goizeko 8.00etatik 15.00ak artean.
Osasun agintariek gomendatutako babes eta higiene neurri guztiak aplikatzeko egokitzapenaren ondoren irekitzen da bulegoa, langile eta erabiltzaileen arriskua murrizteko. Horregatik, bulegora hurbiltzen direnek beren maskara ekarri beharko dute.
Bulego barruan higienerako eta babeserako gel hidroalkoholiko banagailuak, erabili eta botatzeko zapiak eta babes-manparak jarri dira harreran. Gainera, bulego barruko edu-kiera mugatu egin da eta per-tsona bakar batek sartu ahal izango du eta bi metroko distantzia errespetatu beharko da beti.
Debegesak, aldez aurretik barkamena eskatzen du, gaur egungo osasun alertaren ondorioz, bulegoaren antolamenduak, zerbitzuaren erabiltzaileei sor diezazkiekeen deserosotasunengatik, eta eskertzen dute beharrezko tramiteetarako bakarrik gerturatzea. Gainerako kontuetarako eskuragarri dauden beste komunikazio eta arreta bideak erabiltzen jarrai– tzea animatzen ditu herritarrak, izan ere, osasun-krisiaren hasieratik, Agentziak erabiltzaileei arreta eskain-tzeko kanal telematikoak indartu ditu, hala nola, web orria, sare sozialak eta Covid-19arekin lotutako zerbitzua emateko ireki dituen bi telefono mugikorrak.
Dentro de la formación online que KZgunea está ofreciendo durante estas semanas, hoy martes, de 11.00 a 13.00 horas se abordará el tema de cómo proteger el ordenador de virus y otras amenazas. Toda persona interesada en el tema podrá conectarse a la charla en el canal de youtube de KZgunea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Importante aviso de la AEMPS a los diabéticos
Las Provincias
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.