Borrar
Txirrindulari bat erreka bat gurutzatzen. DV

Elgoibar

Morkaikok mendi bizikletan ibiltzeko teknikei buruzko ikastaroa eta irteera antolatu ditu

J.L.

elgoibar.

Sábado, 27 de mayo 2023, 22:12

Morkaiko mendizale elkarteak mendi bizikletan ibiltzeko teknikei buruzko ikastaroa eta irteera antolatu ditu ekainaren 10erako. Ekintza Oiartzunen egingo da eta irakaslea BTT modalitatean eskarmentu handia duen Eneko Ado izango da.

Morkaikotik jakinarazi dutenez, «maila mixtoko BTT teknika ikastaroa» izango da; «mendi bizikletan ibiltzera ohitua dagoen edonorentzako modukoa»; eta Eneko Adok «mendi bizikletan ibiltzeko hainbat teknika irakatsiko ditu». Besteak beste, mendira irtetean hobeto pasatzeko eta seguruago ibiltzen irakatsiko du Edok.

Esan bezala, ikastaroa Oiartzunen egingo da eta hara kotxez joateko hitzordua 8:15ean jarri dute, Guass-eko aparkalekuan.

Ikastaroa goiz partean izango da eta bazkalostean BTT irteera.

Prezioa 50 eurokoa da (40 euro bazkideentzat) eta parte hartzeko interesatuek morkaiko.eus web gunean eman dezakete izena.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Morkaikok mendi bizikletan ibiltzeko teknikei buruzko ikastaroa eta irteera antolatu ditu

Morkaikok mendi bizikletan ibiltzeko teknikei buruzko ikastaroa eta irteera antolatu ditu