Borrar
Eraikinaren kanpoaldean egin diren grafitiak. ZABALA

Gurelan zaharraren narriadura

AMAGOIA ZABALA

Mendaro.

Jueves, 2 de septiembre 2021, 00:47

San Antonioko zubi zaharra bota zutenean, ordurarte ezagutu genuen Gurelan lantegiak herriko industrialde batean ezarri zuen bere jarduna eta lantegia hutsik geratu zen. Gurelanen atzetik Axier kotxe mekanika eta neumatikoen tailer bat jarri zen, baina urte batzuk martxan igaro ondoren aktibitatea utzi eta ateak itxi zituen.

Badira urte dezente eraikin horretan inolako aktibitaterik ez dagoela eta ondorioz, herriko zein kanpotik etortzen diren gazteak barrura sartzen dira, edatera, erretzera, bertan egotera, argazkiak ateratzera, grafittiak egitera eta abar.

Udalak askotan ateak itxi izan ditu baina alferrik da, orain ere atean zuloak egin dituzte barrura sartzeko eta asko dira barruan ibiltzen direnak; bertan bizitzen, lotan ere «okupa» modura sartu izan da endea ere.

Penagarria da horrelako eraikin bat modu horretan ikustea, barrualdea guztiz apurtu dute eta kanpoaldera begira dauden leihoak ere bide bera jarraituko dute, harriekin kolpeak eman eta kristalak apurtzekotan daudelako. Ongi legoke, herri modura herri begirada bat botako bagenion, eraikin horri herri alternatibaren bat emateko asmoz.

Herritar batzuk diotenen arabera, kiroldegi, kultur, musika gune edo bestelako zerbaitean bihurtuko bazen, behintzat txukun mantenduko zen eta bide batez, herrian dauden hutsunei erantzun bat emateko ere baliagarria izango litzateke.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gurelan zaharraren narriadura

Gurelan zaharraren narriadura