Secciones
Servicios
Destacamos
AMAGOIA ZABALA
Jueves, 21 de julio 2022, 00:03
Ostegun honetan, uztailak 21, Udalak ohiko Osoko Bilkura egingo du 19:30ean, honako gai zerrendarekin: azterketa eskubideengatiko tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren hasierako onarpena, Mendaroko Udalak eskainitako zerbitzuengatiko ordaindu beharreko prezio publikoak erregulatzen dituen testu arautzailearen onarpena, EAJ eta PSE-EE aurkeztutako osasun sistema publikoa indartzeko mozioa, EH Bilduk aurkeztutako osakidetzako herrietako anbulategien itxieraren aurkako eta osasun sistema publikoa indartzea eskatzeko mozioa.
Eskualdeko hainbat herrietan aste bukaera honetan jaiak ospatzen dira, Soraluze, Ermua, Mendaro eta Mutrikun eta horren harira, Euskotrenek larunbat gauerako hainbat tren berezi jarri ditu Ermua/Deba ibilbidean.
Ermuatik Debaruntz, 1:56, 3:56 eta 5:56ean trenak aterako dira eta Debatik, Ermuruntz, 22:25, 0:37, 1:40, 2:37, 3:40, 4:37 eta 5:36ean. Debatik Mendarora trena 10 minututan heltzen da eta Ermuatik Mendarora ordu erdian.
Arratsaldeko 19:30ean Goñati Pilotalekuan, haur tanborradaren azken entsaioa izango da. Hurrengo zita igandean izango da Haurren tanborrada egingo den egunean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.