Borrar
Udaletxeko langileek eta zinegotziek ere bat egin dute aurtengo Euskaraldiarekin.

Euskaraldiaren jai erraldoia egingo dute gaur Santa Maria Magdalena plazan

Goizean erromeria, eguerdian bazkaria eta arratsaldean euskaraoke herrikoia egingo dituzte

Iñigo Aristizabal

HONDARRIBIA.

Viernes, 23 de mayo 2025

Hasi besterik ez da egin eta segituan amaitu zaigu Euskaraldia. Laugarren saioa berezia izan da Hondarribian. Herri batzar bat sortu zen eta hainbat ekitaldi egin dituzte azken hilabeteetan. Hala nola, mahai informatiboa auzoetan, hitzaldiak, mintzodromo ibiltaria, dantza saioa, tallerrak, eta abar.

Egitasmoak 1.208 parte-hartzaile elkartu ditu aurten; horietatik 890 ahobizi paperean eta 198 belarriprest gisa, eta guztira 120 entitatek hartu dute parte.

  • parte-hartzaile aurten Haietatik 890 ahobizi, 198 belarriprest eta 120 entitate.

Gaurkoan amaiera jaia ospatuko dute Santa Maria Magdalena plazan, egun guztian zehar. Handik metro gutxitara dagoen Maddalen arte lokal berrian 'Artea eta euskara' erakusketa kolektiboa ikusi daiteke, gaur 11:00etatik 14:00etara eta 18.00etatik 20:00etara eta bihar goizeko tarte berdinean.

12:00etan hasiko dute ospakizuna, erromeria batekin. 14:00etan bazkari herrikoia egingo da, 120 lagunekin, eta azkenik, 16:00etatik 24:00etara, euskaraokearen txanda izango da eta bertan parte hartzeko 60 taldek eman dute izena.

Plan lasaiagoa nahi dutenek, berriz, Arma Plazara jo dezakete, 19:00etan 'Gamazada' ikuskizunaz gozatzera. Izan ere, 'Hondarribia Dantzan' egitasmoak ere bat egin du Euskaraldiarekin eta bere eskaintza batu du egitaraura.

Gaurko jaiaren ondoren bihar ofizialki bukatuko da Euskaraldia, baina datorren astean irakurketa erraza saioa egongo da udal liburutegian (asteartea) eta 'Parketarrak' Biteriko parkean (osteguna).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskaraldiaren jai erraldoia egingo dute gaur Santa Maria Magdalena plazan

Euskaraldiaren jai erraldoia egingo dute gaur Santa Maria Magdalena plazan