Borrar
Ttakun kultur elkarteak, Udalaren laguntzarekin, Euskal Inauteria antolatu du aurten ere. ISAAC FARRÉ

Lasarte-Oria

Euskal Inauteria izango da ostiral honetan protagonista

Ttakun Kultur Elkarteak antolatuta, Udalaren laguntzarekin, Oriarte Landaberriko estalkian eta Okendo plazan egingo dute ospakizuna

María Cortés

Lasarte-Oria

Jueves, 27 de febrero 2025

Ostiral honetan ospatuko dituzte Lasarte-Oriako Euskal Inauteriak, arratsaldez: erromeria, dantzak, mozorroak, sua eta txokolatea ez dira faltako. Ttakun kultur elkarteak, Udalaren lagun-tzarekin, programazio berezia prestatu du gaurko. Inauteritako programazioaren barruan, Euskal Inauteriak izango dira gaur arratsaldean protagonista. Antolatzaileek azaldu dutenez, «festa horren zentzua eta esanahia balioan jartzeko jarraibideak oinarrituko dira David Egizabalek eta Juan Luis Eizmendik sortutako ipuin batean. Bi trama bateratu dituzte, eguzkia eta ilargiaren arteko eztabaidarena eta basoko izaki bizidunen eta gizakien arteko hitzarmenarena.

Eguizabalek Txintxarri aldizkarian azaldu duen bezala, «gure xedea da Euskal Inauteriekiko gogoa, interesa eta jakin-mina piztea. Kultura ondare diren jarduerak mantentzea herritar guztion ardura da. Euskal Inauteriak, finean, herria egiteko modu bat dira, eta, horretarako zutabe nagusia kalea da, plaza. Berrartu egin behar ditugu toki horiek».

Horrela, Lasarte-Oriako Euskal Inauterien egitaraua Oriarte Landaberri institutuko estalpean eta Okendo plazan burutuko da. «Txantxoak basoko izaki bizidunen munduko landareak dira, zomorro askoren bizileku eta janari direnak. Urtean behin hartzen dute itxura hori, gizakitu egiten dira, gainerako izakiekin elkartu eta bertako bizimodua arautuko duen hitzarmena adosteko bilerara joateko», azaldu dute Ttakun elkartetik. Honela, gaur arratsaldean Lasarte-Oriara etorriko dira, bazkalostean, herrian bizi diren gizakiekin urtero berritzen duten ituna berrestera: herritarrak bakean uztea, ordainsari baten truke. «Ia-ia denak akordio horrekin konforme izanagatik, hitzartutakoa bete ez duen Kaxkamalo lapur eta alproja sutan erretzera kondenatuko dute, bi aldeen arteko konfiantza ez dadin hautsi», adierazi dute. Esan bezala, ospakizun hori herriko bi lekuetan eramango da aurrera, Oriarte Landaberri institutuko estalpean eta Okendo plazan, 16:45etik 18:30era eta 18:45etatik 19:30era, hurrenez hurren. «Erritu, dantza eta bestelakoak egin bitartean azalpenak emango dituzte megafonia bidez, jaiaz gozatzera bertaratzen direnak testuinguruan jartzeko», argitu dute Ttakunetik.

Antonio Mercero gune alboko karpan bi mozorro festarekin osatuko da gaur arratsaldeko programazioa

Bestelako hitzorduak

Euskal Inauteriaz aparte, urtero bezala, herriko eskoletan ospakizuna ez da faltako, arratsaldeko 15:30etik aurrera. Eta programazio orokorrari dagokionez, gaztetxoentzako izango diren bi mozorro festarekin osatuko dute gaurko arratsaldea.

Antonio Mercero gune alboko karpan egingo dituzte. Aurrenekoa, 9-12 urte artekoentzakoa, arratsaldeko 17:30etik 18:45era; eta bigarrena, 13-16 urte artekoentzakoa, 19:45etik 21:15era.

Eta larunbatean, konpartsen bazkalostea girotuko dute Ttakunen aisialdiko programetan parte hartzen ari diren gazteek, Superbingoa antolatuz, 16:00etan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal Inauteria izango da ostiral honetan protagonista

Euskal Inauteria izango da ostiral honetan protagonista