Borrar
Iturzaetako ikasleak erakusketa zabaltzean udaletxean. AMAXKAR
Bat egin dute Getariako tokiko erakundeek BIO eta ZABOR erraldoiekin itsasoa zaintzeko

Getaria

Bat egin dute Getariako tokiko erakundeek BIO eta ZABOR erraldoiekin itsasoa zaintzeko

Herriko haurrek sortutako mezuekin batera jarraipena eman diote euskal kostalde osoan egingo duten birari

Miércoles, 21 de mayo 2025, 20:30

Zero Zabor uretan kanpainaren helburua prozesu parte-hartzaile bat sortzea da hondakinen arazoaren inguruan hausnarketa bultzatu eta irtenbideak bilatzeko.

Ontziko bidaia uztailean hasiko bada ere, kanpainak bisitatuko dituen herrietan tokiko biztanleria dagoeneko mugiarazten hasi da.

Horren adibide dira Getariako haurrek sortu dituzten mezuak. Udalen laguntzaz sentsibilizazio eta ahalduntze hitzaldiak antolatu dira zeinetan Mater-ek komunitatean sortutako bi erraldoien laguntza estimagarria izan duen gure gizarteak ikusi nahi ez duena ikusarazteko. Zabor, itsas hondakinen munstroa, egunero gero eta handiagoa egiten dena sortzen dugun hondakin kantitate kudeaezinaren bitartez, era batera edo bestera ingurumenara (eta, beraz, gure gorputzetara) iristen) dena; eta BIO: bizitza posible egiten duten izaki bizidunen sare magikoa, gu ere haren parte garena, baina etengabe ustiatzen eta kutsatzen duguna, behar bezala zaindu gabe

Joan den astelehen arratsaldean, Getariako udaletxean egin zen erakusketaren inaugurazio ekitaldia. Erakusketa publikoarentzat zabalik egongo da Getariako sarrerako udaletxean maiatzaren 25ra arte. Inaugurazioan parte hartu dute Haritz Alberdik, Getariako alkatea; Erun Ortizek, Getariako Kultur Sailatik, Iturzaeta eskolako ikasleek; eta Sara Lizarzak eta Ane Goenagak, Mater Ontzi Museo Ekoaktiboaren ordezkari gisa. Proiektuan ere parte hartzen du Babexa Getariako merkataritza elkarteak.

Haurrek sortutako mezuak hausnarketarako deia dira, hain bizkorra den gizarte honetan aldaketa eragiteko eta garrantzitsuena zer den pentsarazteko gonbidapena alegia. Joan ikustera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bat egin dute Getariako tokiko erakundeek BIO eta ZABOR erraldoiekin itsasoa zaintzeko