Borrar
Beti bezala, lore eta landare aukera izango da azokan. ETXEBERRIA

Aia

Iturrarango Landare Berezien azokak 20. urteurrena betetzen du

Asteburu honetan ospatuko da, 50 erakusleren parte hartzearekin

El Diario Vasco

Aia

Jueves, 25 de abril 2024, 20:23

Asteburu honetan, larunbata eta igandean, Landare Berezien 20. Azoka ospatuko da Iturrarango Lorategi Botanikoan, 50 landere erakusleren parte hartzearekin, euskaldunak, Espainiako toki desberdinetatik etorritakoak, frantzesak..., aukera benetan zabalarekin.

Azokak bi egunetan goizeko 10:00etatik 18:00ak arte zabalduko ditu ateak. Sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da (12 urte edo gutxiagokoak dohain). Prezio honek barne hartzen ditu, aparkalekuetatik azoka gunerainoko autobusezko joan-etorria; erositako landareentzako kontsigna zerbitzua eta erosleak kotxea utzi duen aparkalekuko kontsignarainoko garraioa. Sarbide bakarra Iturrarango bidegurutzetik izango da.

Azokan, jan eta edateko zenbait postu ere izango dira eta, aldi berean, Aiako kultur etxean dozena erdi tailer eta hitzaldi antolatu dira gaur eta bihar artean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iturrarango Landare Berezien azokak 20. urteurrena betetzen du

Iturrarango Landare Berezien azokak 20. urteurrena betetzen du