Borrar
Aurtengo X. Garagardo Azoka bi asteburuetara luzatuko da, hau eta hurrengora. ETXEBERRIA
Libe Arruabarrena eta Kamel Ziani, aurtengo Mirotza Sariak

Orio

Libe Arruabarrena eta Kamel Ziani, aurtengo Mirotza Sariak

Datorren ostiralean hasiko den Garagardo Azokaren barne banatuko dira sariak

Martes, 20 de mayo 2025, 20:15

Aurtengo Garagardo Azokok 10. urteurrena betetzen du. Asteburu honetan izango du hasiera eta, nobedade gisa, aurten bi asteburuetara luzatuko da. Aurkezpena atzo eguerdian egin zuen Orio Arraunketa Elkarteak, Ander Atorrasagasti direktibako kideak hartu zuelarik hitza; hasiera ostiral honetan izango du, arratsaldeko 19:00etan Mirotza sarien banaketarekin. Aurtengoan sarituak Libe Arruabarrena Gaztañazpì, Atarrabiako Beti Onak eskubaloi taldeko jokalaria Liga Guerrerasen eta Kamel Ziani izango dira. Ondoren eta 20:00-22:30era, Hillbilly Jokers taldearen kontzertua izango da.

Larunbateko egitarauari dagokionez, goizeko 11:00etan, Orio Arraunketa Elkarteko babesle nagusien III. estropada hasiko da; arratsaldeko 14:00etan, Ziprik babesten duen beteranoen estropada errioan, 21 ontziren partaidetzarekin, eta 20:00-22:30etara, DJ Fisher. Igandean, berriz, 16:00etatik aurrera, mus txapelketa, lehenengo bikotearentzat 800 euroko sariarekin.

Esan beharra dago, prezioek ez dutela gora egin eta joan den urteko prezio berberak mantenduko dituela garagardo azokak.

Egitarauak hilak 30, ostirala, izango du jarraipena eta egitarauaren barne, larunbata, maiatzak 31n, eguerdiko 12:00etan O.A.E.-ko arraunlarien aurkezpena egingo da eta ekainak 1ean, Gipuzkoako traineru txapelketa jokatuko da Orion, 10:30ean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Libe Arruabarrena eta Kamel Ziani, aurtengo Mirotza Sariak