Urtero bezala, jarduera-sorta antolatu du Talai Mendi mendi-elkarteak maiatzaren bukaeran, Udalaren laguntzarekin. Aurtengoa 9. edizioa izango da, eta bihar bertan hasiko dute programa, mendi-lasterketarekin. Mendi-irteera, gaztetxoentzako ikastaro eta probak, hitzaldiak eta hainbat kirol probatzeko aukerak izango dira egitarauaren barne. Jarduera programa biharko II. Talaimendi Trail Orio mendi lasterketarekin hasiko da. Irteera goizeko 10:00etan izango da herriko plazatik eta ibilbidea 14 kilometrotakoa, nagusiki Kukuarri (364 metro) mendiaren ingurutik, 650m- ko desnibel positiboarekin, helmuga ere plazan izango delarik. Izen emateak http://www.kronoak.com/es helbidean egin daitezke (19 euro). Dortsalen banaketa irteera puntuan izango da (herriko plaza), gaur arratsaldean (17:00-20:00) eta bihar bertan (8:00-9:30etara).
Publicidad
Egitarauarekin jarraituz, astelehenak, maitzak 23, arratsaldeko 17:00etan, Iparrorratza eta mapa erabiltzeko ikastaroa izango da, 10-14 urte arteko gaztetxoentzat (GOT taldea). Aurrez izena eman behar da (adina adierazita), 625.706438 telefonora whatsappa bidalita.
Asteartean, berriz, 17:30tan, Orientazio-proba antolatu da GOT taldearen laguntzarekin. Maparekin herrian ezkutatutako mugarri eta lekuak aurkitu beharko dituzte, eta edozeinek hartu dezake parte: bakarka, familian edo taldean. Hasteko lekua, Talai Mendiko lokala.
Jarraian, maiatzak 26, ostegunean, 17:00-20:00 Slackline-a Tirolina parkean; ostiralean, 19:00tan, kultur etxean, Alex Txikonen hitzaldia, 'Mundu bat motxilan' izenburuarekin. Gonbitak kultur etxean hartu daitezke.
Maiatzak 28, larunbatean, 16:00-19:30etara, rokodromoa kiroldegian, adin guztietako haurrentzat; 16:00-19:30etara elizako paretan eskalatzeko aukera eta tirolina elizatik plazara.
Egitarauarekin bukatzeko, maiatzak 29, igandean, Kukuarri Eguna ospatuko da. Goizeko 09:00etan, Kukuarrira irteera herriko plazatik, 11:00etan tontorreko gurutzean elizkizuna eta ondoren, salda eta pintxo beroak bertaratzen direnentzat.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.