
Zestoa
LAIENek eta Gurutzeaga Txirrindulari Elkarteak publizitate-babesletzarako kontratua sinatu duteSecciones
Servicios
Destacamos
Zestoa
LAIENek eta Gurutzeaga Txirrindulari Elkarteak publizitate-babesletzarako kontratua sinatu duteS. U.
ZESTOA.
Jueves, 22 de mayo 2025, 20:40
LAIENek eta Gurutzeaga Txirrindulari Elkarteak publizitate-babesletzarako kontratua sinatu dute. Laien ingurumen-eragilearen plan estrategikoaren barruan, komunikazioa eta hedapena da ardatzetako bat, eta horren barruan sartzen da sinatu berri den babesletza kontratua. Horren arabera, Laien markaren hedapena eta promozioa egiteko konpromisoa hartuko du Zestoako Gurutzeaga txirrindulari elkarteak, «LAIEN-en jarduera eta izaera berria ezagutarazteko herritarrei».
Joanes Amenabar Lapatx sozietateko presidenteak eta Urtzi Landa Gurutzeaga txirrindulari elkarteko ordezkariak sinatu dute akordioa. Aurten 5.000 euroko laguntza jasoko du txirrindularitza elkarteak.
2016an itxi zuten Lapatx zabortegia. Zabortegi izaera hori utzi ostean, energia eta ekonomia zirkularrarekin lotutako ekimenak aurrera eramateko, LAIEN ingurumen eragilea sortu zuten 2022. urte bukaeran (Lapatx Ingurumena eta Energia izenaren laburduratik dator).
LAIEN ingurumen eragilearen plan estrategikoak lau helburu estrategiko finkatzen ditu, eta helburu hauek lortzeko lau lan-ardatz nagusi zehazten: Zabortegiaren kudeaketan, zigilatze eta ondorengo mantenu lanak egitea; Ekonomia zirkularraren eredua aplikatuz, hondakinak balorizatzeko proiektuak gauzatzea; Energia trantsizioa bultzatuz, Lapatxeko eremu eta espazioak energia berriztagarrien sorkuntzarako erabiltzea. Eta ingurumen eragile bezala, jasangarritasun ekimenen ikerketa, komunikazioa eta hedapenaz arduratzea; Lapatxen irudi korporatibo berriaren hedapena, esaterako.
Aipatu bezala, azken puntu horretan sartzen da babesletza kontratu berria. Plan estrategikoaren gainerako ardatzetan ere lanean jarraitzen du LAIENek: eguzki plaken bidezko energia sorkuntzan, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen balorizazioan, web-orriaren sorreran, etab.
Laiak dendak antolatuta, bihar, hilak 24, X. ardo dastaketa egingo da Zestoan; 12:30etik 14:30era izango da, kiroldegiko aterpean. Honako upategi hauek hartuko dute parte: Aimarez, J. Guzman Aldazabal, Rioja Bordon, Monteabellon, B. Mazuela, B. Mazuela, B. Aitaren, B. Ondarre, B. Trinium, Garcia Olano, Ondalan, Lapazaran, R. de la Piscina. Eta Esklusivas Mardu, Maisor, Basatxerri eta Floridako Merkatuaren esku egongo dira pintxoak. Ustekabe txarangak girotuko du ekitaldia.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.