
Secciones
Servicios
Destacamos
J. A.
Miércoles, 14 de mayo 2025, 12:51
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseak bigarren hitzordua du ostegun honetan, maiatzaren 15ean, Balmasedako saioa Areto Nagusian eta Orozkoko Donibane Aretoan izango diren saioekin. Bietarako ordua 18:30ean izango da eta sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.
Hain zuzen, A multzoko Aitor Arrutia Azkueta, Araitz Katarain Mugarza, Enara Gallastegi Barrenetxea, Ixone Asategi Narbaiza, Janire Arrizabalaga Munduate eta Maider Altuna Urbina ariko dira Balmasedan. Gaiak ematen Igor Menika Bengoetxea ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.
Ordu berean, Orozkon, B multzoko Ander Aldazabal Olabarri, Ander Sarriugarte Garcia, Ander Ucelay Aristi, Arkaitz Zipitria Mendizabal, Inazio Vidal Gurrutxaga eta Irune Basagoiti Agirre ariko dira kantuan Idoia Anzorandia Kareagak botatakoekin. Haien jarduna ebatziko dute Garazi Mendoza Agirre, Leire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateok. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izango da.
Balmasedan eta Orozkon jokatutakoen ostean beste bi ostegun geratuko dira, maiatzaren 23a eta 30a, bakoitzean bina saiorekin. Behin hauek amaituta jakingo da lehen txandan aritu diren 48 bertsolarietatik gutxienez zein 20 bertsolarik lortuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako pasea. Ostean, udazkenean, batuko zaizkie 2023kotik sailkatutako bertsolariak -finalaurrekoetako fasean kantatu zutenak eta finalera heldu ez ziren bertsolariak-. Zifra zehatza aurrerago jakingo da, hauen izen-ematearen arabera.
Lehen biak, Asier Galarza (194,5 punturekin) eta Imanol Uria (212), jada ezagun dira Munitibarren eta Bakion nagusitu ostean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La frenética vida política de Leire Díez, la 'fontanera' de Ferraz
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.