Borrar
'Udabarria Bertsotan'

Ermua eta Basauri bertsotan jarriko dituzte

'Udabarria Bertsotan' sailkapen faseko hirugarren eta azkenaurreko zita bakoitza izango da

I. Mendia

Miércoles, 21 de mayo 2025, 14:00

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseak hirugarren hitzordu bikoitza du ostegun honetan, maiatzaren 22an, Ermuako Lobiano kultur gunean eta Basauriko Ibaigane kultur aretoan izango diren saioekin. Bietarako ordua 18:30ean izango da eta sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Hain zuzen, A multzoko Ana Picallo Perez, Garikoitz Sarriugarte Onaindia, Iker Uriarte Urrutia, Izaro Bilbao Arostegi, Jon Martinez Beaskoetxea eta Peio Molinuevo Martin. Gaiak ematen Leire Garatxena Larrabe ariko da; epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

Ordu berean, Basaurin, B multzoko Aitor Esteban Etxebarria, Enare Muniategi Etxabe, Garazi Navarro Ugarteburu, Iker Garitagoitia Astigarraga, Kerman Diaz Franco eta Paule Ixiar Loizaga Legarra. Gaiak ematen Igor Menika Bengoetxea egongo da. Epaimahaikideak, berriz, hauexek izango dira: Garazi Mendoza Agirre, Leire Etxebarria Gaztelu eta Marta Ortiz Mateo. Idazkaria Itxaro Juaristi Olaetxea izango da.

Ermuan eta Basaurin jokatutakoen ostean maiatzaren 30ean amaituko da 'Udabarria bertsotan' sailkapen fasea. Orduan jakingo da lehen txandan aritu diren 48 bertsolarietatik gutxienez zein 20 bertsolarik lortuko dute Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako pasea. Ostean, udazkenean, batuko zaizkie 2023kotik sailkatutako bertsolariak -finalaurrekoetako fasean kantatu zutenak eta finalera heldu ez ziren bertsolariak-. Zifra zehatza aurrerago jakingo da, hauen izen-ematearen arabera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ermua eta Basauri bertsotan jarriko dituzte

Ermua eta Basauri bertsotan jarriko dituzte