
J. A.
Lunes, 13 de enero 2025, 14:39
Harkaitz Cano eta Jon Gerediaga izango dira astearte honetako, urtarrilak 14, 'Elkarrizketak Literaturarekin XXI. mendean' zikloaren saioko protagonistak. 'Zertan pentsatzen du poeta batek idatzi behar duenean?' izenburupean poetek idazterakoan duten inspirazioa eta gogoetak jorratuko dute Juanra Madariaga alpinista eta idazleak moderatuko duen solasaldian. Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturgunean izango da 19:00etan hasita eta sarrera librea izango da aretoa bete arte, eta bertaratzerik ez badago, 'streaming' bidez ere emango da.
Publicidad
Canok eta Gerediagak poesia lan bat sortzeko prozesuari buruz hitz egingo dute eta idazten hasten denean poeta batek dituen pentsamenduak azaltzen saiatuko dira. Azken batean, topaketan zehar, egile bakoitzaren literatur eta bizi jakintzak sorkuntza prozesuan duen pisuari buruz hitz egingo dute.
Azken poema-bilduman, 'Ulu egiteko bolondres bila' (Susa), 'Klarion laborategia' literaturara eraman zuen bere buruari «jostari eta sarerik gabe ibiltzeko» baimena emanez, poema gehienak edo behintzat asko «senetik, bulkadatik, kemenetik, irrikatik» idatziz. Kalitatearen erakusle 2023ko Kritikaren Saria eskuratu zuen.
Ez da atzean geratzen Gerediaga, 2024ko Euskadi Saria jaso baitzuen 'Zeru-lurren liburua' (Elkar) poemarioak «naturaren behaketatik abiatzen den hausnarketa poetikoa» zela iritzita, «ni poetikoa behatzaile jarreran» aurkeztu izana azpimarratuz, «bereziki natura kontenplatuz».
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
El motorista fallecido en Quintanilla de Trigueros es hermano del alcalde de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.