

Secciones
Servicios
Destacamos
Bizi dugun «mundu gero eta polarizatuago» honetan, «hizkuntzarekiko ardurak eta kezkak» eraman du Ane Zubeldia Magriñá 'kontra' (Susa) poema-liburua idaztera. Besteak beste hitza nola erabili edo ulertzen den eta horrek eragindako «minak» arakatzeko gogotik: «zer da kontra egotea, nola gauden gauzen kontra», etab. Hausnarke hartatik etorri zitzaion «frikzio edo marruskaduraren» ideia -'munduaren parte handiena marruskadurak sortu du, ez talkak', dio poema batek-. Hariari tiraka gehitu du kontra ez dela soilik «aurrez aurre talka egitea, ukitzea ere» badela, nola gauden kontra «elkar ukitzen dugunean». Dantzak erakutsitakoa, «beste gorputz batzuekin harremantzerakoan arreta berezia nola jarri» esaterako, lagungarri egin zaio.
Ez da dantzak eman dion bakarra. Egitura aldetik, liburuak 46 poema ditu eta irakurleak lau ataletan banatuta aurkituko ditu, lehena hain zuzen 'Dantza ariketak' deiturikoa. Era berean, azken galbahea Aimar Pérez Galí eta Jaime Conde-Salazar dantzariek idatzitako liburuaren laguntzarekin egin zuen «ukimenak ere presentzia» izan zezan. Azkenik, idazketa «lasai, kontzenplaziotik» egiteko baliabideak eman dizkio. Lehen atalean presente izateaz gain, Leire Lopez Ziluagak Susako editoreak esan bezala, dantza gainerako hiruetan ere aipatzen da. «Batez ere dantzak sor ditzaken galdera formalak ekartzen ditu liburura, dantzak kontaktuarekin duten harremana, ukitzea eta gorputza ekartzen ditu dantzatik».
Bigarrena, 'Frikzioa', marruskadurak ingurua lantzeko duen gaitasuna islatzen du, esaterako harria higatzean geratzen den marka. «Bizitzak uzten duen marka, inguruan dugun eragina, idazlea zeharkatu duten keinuekin batera» nabarituko ditu irakurleak. Jarraian dator beste «protagonista» bat, ingurua, 'Paisaia bera behin eta berriro' atalean. Hau «mugadlekoa» izan daiteke, «Hondarribia ingurukoa, Portugal, Sierra de Guara edo Inverness», azaldu du Susako editoreak, baina inoiz ez «bukolikoa. Poemako niari galderak egiten dizkio, pentsatzen jartzen du». Biolentzia ere presente da, esaterako Bidasoa ertzean hilda agertzen da gazte eritrearrari buruzko poeman. Egileak gehitu du ez dela «ni poetikorik. Behaketa ez da inoiz neutrala, baina paisaiaren barruan dagoen pertsona horren bizitzak edo bizipenek ez dute halako garrantzirik, paisaia horren barruan zer ikusten duen baizik».
Egilea: Ane Zubeldia Magriñá.
Argitaletxea: Susa.
Estiloa: Poesia, 99 zenbakia
Orrialdeak: 88.
Prezioa: 13,50 euro.
Paisaiei buruz gehitu du harentzat «poema bakoitza non gertatu den» oso garrantzitsua delako. «Horregatik izendatu ditut tokiak». Era berean, paisaia horietan diskurtsoa irakurtzeko ahalegina egin duena azaldu du. Azkenik, 'Ukitzea beti da' atalean «hurbil dagoenarekin sortzen den harremana» jorratu du poemetan, besteak beste maitasuna, heriotza edo lagunak. Leire Lopez Ziluaga Susako editoreak esan bezala ez da liburuan islatutako gai bakarra. Gizartean islatu dutenak badira, «iraganaren aztarnak, geroak ekar dezakeena, poesia edo epikari buruzko hausnarketak, klima aldaketa, gorputzak igerian, gizonak arrantzan, oporrak, orkatila bihurrituak...», baita egilearen jardunarekin zerikusia dutenak, batik bat musika eta dantza.
Poemak idazteko prozesua lasai egin nahi izan du Zubeldia Magriñák, «kontenplaziotik», jakitun «beti ez dela erraza». «Ingurua behatzetik egin nahi nuen. Ez dakit liburu hau idatzi nahi nuen, baina bai idatzi dudan moduan», adierazi du. Jardunean ere islatu dira zalantza horiek, besteak beste «zerbait esatea beharrezkoa den, zer esan daiteken mundu honetan hainbeste esaten den unean eta batez ere nola, ez dezaten areagotu hizkuntza eta diskurtso gogorraren corpus hori». Lanean ere islatu da sentsazio hori, Susako editoreak esan bezala, liburuko lehen esaldia, 'Isiltasunetik gertu dago esan nahi dudan guztia' baita. «Agian isiltasunaren eta kontrakotasun horren artean dabil liburua. Zerbait esateko beharraren eta dagoeneko esan diren gauza guztiek norberarena esateko espazio urriaren artean leku bat egiten. Bilaketa horretan esateko modu bat aurkitzen du idazleak, kontra egoteko beste modu bat munduaren zaratatik urrun dagoena», iritzi du.
Azken emaitza lortze aldera pasa den abuztuan Araban egindako egonaldiaren onurak azpimarratu ditu. «Poemak elkartzeko ariketa egin nuen eta atalen izenak ikusi nituen, zentzua aurkitu nion eta egitura honekin hobeto ulertzen direla uste dut». Hala ere, Lopez Ziluagak esan bezala, atalak ez dira erabat independenteak eta zenbait gaik oihartzuna dute besteetan. «Ez dira lau atal oso separatuak».
Asteazken honetan Zubeldia Magriñák aurkeztutako 'kontra' lehen poema liburua badu ere, Lopez Ziluagak esan bezala «aspalditik» da literaturaren munduan. 2024an eskuratu zuen XXVII. Igartza saria 'Datorren udan ez gara hemen biziko' poesia liburua idazteko. Horretaz gain Mejillon Tigre kolektiboan Eider Adeletxerekin batera 'Hitz esana' emanaldia sortu du, baita haien lana biltzen duen fanzine «oso gomendagarria». Horretaz gain, Ane Garcia Lopez -Zubeldia eta Magriñá amonen abizenak dira- firmapean itzuli ditu, besteak beste, Munduko Poesia Kaierak bildumarako 'June Jordan' (Susa, 2020), Raewyn Connell edota Friedrich Engels.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Encuentran a una mujer de 79 años muerta desde hacía varios días en su domicilio
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.