Borrar
Iazko edizioko irudi bat. Iñigo Ibáñez

Ekainaren 16ean amaituko da XIV. Koprodukzio Foroan izen emateko epea

Zinemaldiak hogei proiektu aukeratuko ditu gehienez ere, hiru aditu hauen txostenetan oinarrituta

DV

Lunes, 21 de abril 2025, 12:40

Donostia Zinemaldiaren hamalaugarren Koprodukzio Foroak Europako eta Latinoamerikako ikus-entzunezko proiektuentzako deialdira proposamenak aurkezteko epea ekainaren 16ean amaituko da. Proiektuek gutxienez 60 minutuko iraupena izan behar dute, baita finantzaketaren %20 ziurtatuta eduki ere. Hautatuak irailaren 22tik 24ra egingo den foroan aurrez grabatutako pitching baten bidez eta bileren bidez aurkeztuko dira filma ekoizten eta zuzentzen dutenen, eta bazkide izan daitezkeenen artean.

Hautatutako proiektuek lau sari jasotzeko aukera izango dute: Proiektu Onenaren Saria, DALE! Saria (Latinoamerika-Europa Garapena), ArteKino International Award eta Casa Wabi-Escine Saria. Gainera, Ventana Sur ekimenarekin egindako lankidetzari esker, Foroaren barruan hautatutako Europako proiektuek Proyecta jardueran parte hartu ahal izango dute, eta Latinoamerikako ekoizleek —baldintzak betez gero— hurrengo Marché du Film-Canneseko zinema-jaialdiko jardueran parte hartzeko aukera izango dute.

Zinemaldiak hogei proiektu aukeratuko ditu gehienez ere, hiru aditu hauen txostenetan oinarrituta: Agustina Chiarino ekoizlea eta Donostia Zinemaldiko Hautespen batzordeko kide diren Esperanza Luffiego eta Javier Martín programatzaileak. Martín Zinemaldiaren Latinoamerikarako ordezkaria ere bada.

Sariak

Proiektu onenari saria,10.000 euro gordin proiektu irabazlearen ekoizle gehiengodunari. DALE! saria (Europa-Latinoamerika Garapena), Europako Zinema Agentzien Elkarteak (EFAD) eta Iberoamerikako Ikus-entzunezko Zinematografiako Agintarien Konferentziak (CAACI) ematen dute eta 10.000 euroko saria da, proiektu irabazlearen ekoizle gehiengodunarentzat.

ArteKino International Award, ARTEk 6.000 euro ematen dizkio proiektu irabazlearen ekoizle gehiengodunari. Casa Wabi-Escine saria, bost asteko egonaldi artistiko batean datza, Mexikoko Puerto Escondido hirian kokatutako Casa Wabi egoitzan. Ikusmira Berriak ekimenean edo Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan hautatutako zuzendari baten lehen edo bigarren film luze baten garapenean oinarrituta dago egonaldi hori.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ekainaren 16ean amaituko da XIV. Koprodukzio Foroan izen emateko epea

Ekainaren 16ean amaituko da XIV. Koprodukzio Foroan izen emateko epea