Ilustración Mikel Casal

Demagun hamar urte barru

Fikzio bat etorkizunetik. 2034an egunkari honek mendeurrena betetzen duela-eta, azken hamar urteotan gure kultur ekosistemak bizi izan duen eraldaketa sakonari buruz idazteko gonbidapena luzatu didate

Lunes, 18 de noviembre 2024

  

H

au idazten dudan bitartean, duela gutxi zabaldu den Donostiatik Madrilerako AHTaren bagoi isilean noa, bidaiari edukatuen xuxurla goxoen artean. Zalantzak zalantza, urte osoko abonua erosi dut, bi mila euroren truke; kontuak ateratzen zaizkit, egia esan. Moteltasun itzeleko lanak izan ziren Abiadura Handiko Trenarenak, baina laburra da memoria eta ahaztu dugu jada zenbat luzatu zen denboran disparate hura. Ez didazue ukatuko abantailan gaudenik: edozein joaten da gaur gidaririk gabeko Avanza-ren Greyhound karabana zaharkitu horietan Donostiatik Bilbora; nork dauka ordu eta erdi luze Zarautzen eta Durangon geratuz Zazpi Kaleetara errepidez iristeko, trenez ibilbide bera 42 minutu doietan egin dezakezunean? Ados, ez da pagotxa, aurreko mendeko 90. hamarkadan 55 minututan egiten zuen Pesa konpainiak bide bera, baina zertarako presatu?