Borrar

Lurra landu, garaian garaikoarekin

Kutxa Ekoguneko Baratze Parkean izen-emateko epea zabaldu dute ekainaren 30ra arte: nekazaritza ekologikoa sustatzen dute, tokian tokikoa eta garaian garaikoa landatuz

Haizea Furones

Donostia

Domingo, 12 de mayo 2019

Uraza, kukulua, zerba, borraja, ziazerba, kuiatxoa, luzokerra, kuia, tomatea, alberjinia eta piper berde eta gorria. Orain baratzeetan landatu beharreko barazkiak dira. Izan ere, une oro, urtaro eta hilabete bakoitzean, barazki desberdinak erein behar dira. Lur bakoitzaren ezaugarriek baldintzatzen dute, gainera, prozesua.

Horrela, Donostiako Ekoguneko baratzeetan, nekazaritza ekologikoa sustatzen dute, tokian tokikoa eta garaian garaikoa landatuta. Lur osasuntsua dela gakoa azaldu du Itsaso Olaizola 'Baratze parke' sareko koordinatzaileak.

Kutxa Ekoguneko Baratze Parkean sortzen diren bajak betetzeko helburuarekin, itxarote poltsarako izen-emate epea zabaldu dute maiatzaren 1etik ekainaren 30ra arte, biak barne. Donostia, Lasarte-Oria edo Hernanin erroldatutako lagunek, hemen eman dezakete izena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lurra landu, garaian garaikoarekin